21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Pobreen Munduko Eguna Bilboko Eleizbarrutian
18.11.2024

Pobreen Munduko Eguna Bilboko Eleizbarrutian

Frantzisko Aita Santuak deitutako Pobreen Munduko Egunaren inguruko jarduera ugari izan da Eleizbarruti osoan. Hona hemen ekitaldietako batzuk: 

Jaialdi solidarioa Arantzazun

Zapatuz, Pobreen Munduko Egunari lotuta, jaialdi solidarioa ospatu zan Arantzazuko frontoian. Giro ederra, bertsoak, mini-musikala, dantzak eta txokolatada ospatu ziran besteak beste eta 8.000 euro batu ebezen Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan Egunon Etxeaegitasmorako.

Pobreen Munduko Eguna. Arratia
Pobreen Munduko Eguna. Arratia

250 lagun Santutxun

Santutxu Pastoral Barrutian (PB), senide bazkari solidarioa ospatu eben atzo, “giro lasai eta atseginean, alkarte abegitsua eraikitzen jarraitu daigun”. 250 lagun inguruk parte hartu eban, batzuk ezin izan eben menua ordaindu eta bezte batzuk bat baino gehiago ordaindu eben ekitaldia ospatzeko. 

Frantzisko Aita Santuak PMErako idatzi dauan mezuan, zera dinosku: “Gure urietan bizi eta gure alkarteetako kide diran pobreei zera esan gura deutset: ez galdu ziurtasun hau”, Jainkoak arreta eskaintzen deutsue zuetako bakotxari eta zuen ondoan dago”. Eta, antolatzaileen esanetan, “asmo horregaz ospatu dogu bazkari hau”.

Bazkalondoan Altrius magoak jardun eban eta partaide guztiek poz-pozik jarraitu eben bere emonaldia.

PMEa, Santutxun

Gernikako San Bartolome parrokia

Atzo, barruan, Frantzizko Aita Santuak Pobreen Munduko Egunerako idatzitako mezuaren zati bat eroian botila txikia heldu zan Gernikako San Bartolome parrokiara. Mezu hau zabaltzea zan xedea: “Pobretasunaren aurrean, jarrera bi izan geinkez: axolagabekeria, hau da, ez begiratzea edo beste aldera begiratzea, edo alkartasuna, eskua luzatzea, mezu hau zabaltzea”. Bitilak mezaren amaieran banatu ziran

Behartsuaren eguna da-ta / urtero dogu dei bana, / Aita Santuak hau gogoratuz / mezua bota gugana: / “Behartsuaren otoitza heltzen / da Jaungoikoarengana”.

Pobreen Munduko Eguna. Gernika
Pobreen Munduko Eguna. Gernika
Pobreen Munduko Eguna. Gernika

Abando-Albia PB

PMEaren astean, Abandoko San Bizente Martiria eta Xabierko San Frantzisko parrokietako lehen hezkuntzako 5. eta 6. kurtsoetako katekesiko taldeek munduan pobreziaz jantzita dagozan errealitateen inguruan gogoeta egin dabe. 

Holako egoeren aurrean emoten dan gertuko erantzun bat ezagutzera emoteko, Caritas Bizkaia erakundeak umeei zuzendutako gizarte-eskola laguntzarako garatzen dituan egitasmoen barri emon eban Bego Martinezek. Eta alkartasunerako ekimena proposatujaken: eskola-materialak emon egitasmo horreen bidez behartasunean dagozan umeen artean banatzeko. 

Horregaitik, atzo -domeka-, parrokia bietako familia mezan material guztia batu eben eta orain Caritas Bizkaia erakundearen esku itziko dabe. “Keinu txiki, baina esanguratsua, gure txikiei daukiena baloratzen eta premina gorrian dabezanakaz eskuzabal izaten lagundu deutsena”. 

Abandoko San Bizente Martiria parrokia
Abandoko San Bizente Martiria parrokia
Xabierko San Frantzisko parrokia
Xabierko San Frantzisko parrokia

Erandioko San Lorentzo eta San Agustin parrokia

Erandioko San Agustin parrokiako lokaletan alkartu ziran 22 lagun eta pertsona batzuen lekukotasunak entzun ebezan.

Pobreen Munduko Eguna. Erandio

Kongotik (herrialde aberatsa, tribuen artean, politikan…, askotariko gatzazkak, gerrak… dabez) etorritako Bernarrena: “nire herrialdean, dana ordaindu egin behar dogu. Gizonak lan egiten ez gadau, familia pobrea da. Nik ikasi egin neban eta unibertsitatera joan nintzan. Gatazkak eta pobretasuna hedatuta, urtetea da urteera bakarra! Eta galdera sortzen da: nora joan?, eta berehala erantzuna: ez jakin! Familiak dirua batzen dau, etorkizunean etorkizun gehiago etorriko jakolakoan eta hor hasten da “erromesaldia”: mugak, ilara luzeak, gehiegikeriak, lorik egin bako gauak, jateko bako egunak… Egunero pozik egon gura dot eta eskerrak emoten deutsadaz Jainkoari bizitzeagaitik, bizirik nago!, hori espero dot!

Pobreen Munduko Eguna. Erandio

Covak migrazinoari buruzko gogoeta egin eban: Eskolta lez etorri ziran Euskal Herrira, “behartuta, ezkutatu behar, bildurra. Gatazka, atentatua egoan bakotxean, jenteak dei egiten euskun. Zelan zagoze? Denporaren buruan, bai garrantzitsua izan dala ondoan izan dogun jentea!”.

Pobreen Munduko Eguna. Erandio

Fer, NIkaraguakoa: “Nire herrialdean, erlijiosoek, antolatzen diran kristauek, jazarpena jasaten dabe. Nire herriko abadea Erromara erbesteratu dabe. Nire nahia ez zan urten-migratzea eta nire anai-arrebena bez (batzuk EEBBetan dagoz, beste batzuk hemen, Espainian). Bost urtetan ikusi ez dodan semea daukat. Konfiantza izaten ikasi dot. Jente ona dago. Niretzat garrantzitsua da entzun-onartuko nauan jentea”. 

Pobreen Munduko Eguna. Erandio

Gloritxu: “Monjak, gure bokazino eta zerbitzuagaitik, prest gagoz zabaltzeko, abegi egiteko.Hortxe bizi izan neban beste lagun batzuek be errezelo eta bildurrak gaindutu egin leikiezala. Bai, ‘larrialdiaren’, iluntasunaren ostean eta (hortxe ikusi neban), ‘hodei artean ahaltsu eta aintzatsu datorren Gizonaren Semea’ ikusiko dabena”. 

Matilde, Kolonbiakoa: “Nire herrialdean, bildurra dogu. Bidean, eutsi, entzun egiten gaituen lagunak aurkitzen doguz… eta iluntasunean eta isiltasunetan…, uste osoa Jainkoarengan, Jauna, egin bedi zure nahia”.

Vivi: “Aurton, Pobreen Munduko Egunaren inguruan izan dogun batzarrean, esperientzia honetan bat egiten gaituana batera jarteko aukera izan dogu: entzutea!, isiltasunak apurtzea, abegia izatea, otoitzaren indarra”.

Pobreen Munduko Eguna. Erandio
Pobreen Munduko Eguna. Erandio
Pobreen Munduko Eguna. Erandio

Lekeition

Jaunartze osteko eta kristau sarbideko neska-mutikoek harrera egin eutsen pastoral barrutiko talde biri. Alkarregaz gogoeta egin eben Pobreen Munduko Egunaren senari buruz. 

Lekeitio

Txinatar alkartea

Bilboko Eleizbarrutiko txinatar alkarte katolikoak be bat egin eban atzo Pobreen Munduko Egunaren inguruko otoitzean, ume, gazte eta helduakaz egindako jardueretan. Eta amaiera lez, Eukaristia ospatu eben Bilboko Karmeneko Ama eleizan.

PMEa. Txinatar alkartea
PMEa. Txinatar alkartea

 

 

En Gernika se repartieron unas botellitas con parte de la oración del Papa Francisco para la Jornada.