Eleizbarrutiko ordezkaritza ahalmen-urritasunaren arloko arduradunen biltzarrean, Madrilen
Hamalau Eleizbarrutik parte hartu eben biltzarrean, ahalmen-urritasuna daben pertsonakazko lanaren ingurukoak batera jartea eta errealidade horren inguruan sentiberatasuna biztea xedetzat hartuz eta gauzak zelan egin eta ze lan egin be aztertuz.
Juan Ramon Jimenez pedagogoak “ahalmen-urritasuna dabenakazko sentibera eta abegitsu dan sinodo-seneko Eleiza” gaiaren inguruan jardun eban eta, horrezaz gainera, askotariko esperientziak aurkeztu ziran. Sergio Buizak azaldu eban bat, “Eleizbarrutian, ahalmen-urritasunaren arloan, koordinazinoa ezinbesteko” dala azalduz. Buizak hainbat ardatzen inguruan jardun eban: “Jainkoaren begiez eta belarriez begiratzen eta entzuten ikasi behar dogu; inklusinoa gauzatu egin behar dogu, gauza guztien gainetik garrantzitsuena pertsona dala ahaztu barik, eta sinodo-seneko bideak sortu eta zabaldu egin behar doguz”.
Saioaren amaieran, hauxe inoan Maite Morezuelasek: “gure Eleizbarrutiari dagokionez, biltzar honek sentiberatasuna gehiago biztu deusku, ahalmen-urritasunen bat daben pertsonei begiratu eta inklusinoa lortzeari begira oraindik bide luzea dogula aurrez aurre ikusarazo deusku”.