21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Eleizbarrutiko ordezkaritza pertsonen salerosketaren inguruko jardunaldian, Madrilen
29.06.2023

Eleizbarrutiko ordezkaritza pertsonen salerosketaren inguruko jardunaldian, Madrilen

Atzo ospatu zan Madrilen pertsonen salerosketaren inguruko Eleizbarrutietako sailetako koordinatzaileen batzarra. Gizarte Pastoraltza eta Giza Sustapenerako Gotzainen Batzarreko Batzordeak antolatutako ekitaldia zan eta Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako migrazinoetarako saileko arduraduna izan zan Bilboko Eleizbarrutiko ordezkaria. 

Marije Calvok azaldu dauanez, koordinatzaileak lehenengo aldiz batu dira pandemiaren ostean. Bere esanetan, “komunikazinoa egon da, akarrizketa eta proposamenak pertsonen salerosketaren aurrean sentiberatasuna bizteari begira. Oso ondo egon da”.

Pertsonen salerosketaren inguruko jardunaldia

Saioari hasiera emoteko, Eleizbarrutietako ordezkariek batera jarri ebezan kurtsoan zehar egindako jarduerak eta Pertsonen Salerosketaren aurkako Munduko Otoitz eta Gogoeta Egunaren, honen inguruan prestatutako lagungarrien, sailak eskainitako heziketaren eta gainerako jardueren balorazinoa eta ebaluazinoa egin zan. 

Pertsonen salerosketaren inguruko jardunaldia
Pertsonen salerosketaren inguruko jardunaldia

Beatriz Garcia Berrerosle Guztiz Santuaren Oblaten Serra-Schönthal Fundazinoko kideak “Prostituzinoa eta salerosketa. Zelan migratzen ari dira birtualerantz?” gaiaren inguruan jardun eban.

Pertsonen salerosketaren inguruko jardunaldia
Imagen del grupo que participó en la jornada. Marije Calvo, de la diócesis de Bilbao, segunda por la izquierda.