Apirilean hasitako azterraldia amaitu ondoren, aurreko kurtsoaren amaieran barritu zan Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako zuzendaritza-taldea. Carlos Olabarri abadeak hartu eban erantzukizuna, bederatzi urtez zuzendaritzan izan dan Rafa Saezen lekua hartuz.
Abadeentzako Bikaritza Zerbitzu izatetik Ministerio Ordenaturako Idazkaritza izatera
1989aren amaieran, Bilboko gotzain zan on Luis Maria Larreak gotzain bikarioek eta idazkariak osatutako taldearen esku itzi eban Eleibarrutiko abadeei giza, espiritu, pastoral eta heziketa arloan arreta eskaintzeko ardura. Holan sortu zan Abadeentzako Bikaritza Zerbitzua. Beranduago beste hainbat abade sartu zan taldean, lurraldez lurralde arreta emon ahal izateko.
On Ricardo Blazquez Bilboko gotzain zala, diakonotza ezarri eban eta zerbitzu horri Ministerio Ordenaturako Idazkaritza (MOI) deitu jakon.