Joan dan zapatuz, Enkarterrietako Mankomunitateak autorpena egin deutse inguruan bardintasunaren eta indarkeriarik ezaren alde jarduten daben norbanako, ekimen edo alkarteei. Horreetako bat, Paduleko San Bizenteren Karidadearen Alabentzat izan da, Ukrainako gerrako errefuxiatuak Gueñeseko Sortze Garbia ikastetxe izandakoan hartzeagaitik.
Harrera familiei
Hamabost lagun inguru hartu dabez martxoaren amaieratik Sortze Garbia ikastetxean, alkarteak, Mankomunitateak eta enpresa-alkarteak aurrera eroan daben ekimenari esker.
Bost gazteren sendotza
Martxoaren 26an, domekaz, Gueñeseko Andra Mari alkarteko bost gaztek Sendotzaren sakramentua hartu eben, On Joseba Segura gotzaina zala ospatu zan eleizkizunean.