22-01-2026 Jueves, II semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Zalla

12.09.2025

Ezagutu Zallako Zariketeko ermita-santutegiko altxorrak!

Zariketeko San Pedro Ad Vincula ermita-santutegiaren ateak zabalik izango dira irailean, jenteak bidaia aparta egin daian mila urtetik gorako historia, artea eta fedea ezagutzeko. Datozan domeketan, irailak 14, 21 eta 28, ermitan abegi egingo da 18:00eatik 20:00etara, "prisa barik", ermitako batzordetik eta Zarikete kultur alkartetik esan dabenez. Aukera bikaina da giro goxo, …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2320 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
22.01.2026

I. bikaritzako gazteek Bika Eguna ospatuko dabe domekaz, Santurtzin

Datorren domekan, Bika Eguna ospatuko da eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Santurtziko Patronato ikastetxean. I. bikaritzako eskaut taldeetako, parrokietako aisialdiko taldeetako..., 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoek parte hartuko dabe.

21.01.2026

Familien tailerrean parte hartzerik nahi?

Datorren domekaz, urtarrilak 25, "Geldialdia familian" tailerraren lehenengo saioa ospatuko da. Eremu ireki eta zaindua da, batez be seme-alabak dabezan familiei (adin guztikoak) zuzendura. CVX-Arrupe Etxeko taldeak eta Lagungo fundazinoak sustatuta, Fede-zabalkunde eta Katekesirako eleizbarrutiko ordezkaritzako familia eta nagusien sailak bultzatuko dau.

20.01.2026

Begoñako kofradiak Caritasi eskura emon deutso Gabonetako kontzertuan batutako dirua

Begoñako kofradiako arduradunek John Rutterren "Aintza" pieza interpretatu zan Gaboenetako kontzertuan batu zan dirua Caritasi eskura emon deutso gaur goizean. Ekitaldian batutako 2.500 euroak Caritas Astorga-Leon eta Caritas Ourense dalakoen esku itziko dira joan dan udako sute ikaragarrietako biktimei laguntzeko. Kontzertuan izan ziranek 1.243 euro emon ebezan  eta kofradiak 1.257 euro jarri ditu. 

20.01.2026

Erretiroa Mariaren Leginoa mobimentuan Alfonso Lamberen inguruan eta liburutegi ibiltaria San Nikolasen

Mariaren Leginoa mobimentuaren lokaletan (Kapelutegi 12, 1. ezke., Bilboko Alde Zaharrean) ospatuko da eguenez, urtarrilak 22, 18:00etan, Alfonso Lambe oinarritzat hartuta eta gura daben guztientzat, mobimendukoak izan ala ez.

20.01.2026

Sakramentuari buruzko heziketa "Vida Ascendente/Bizian Gora" mobimentuaren eskutik

Bihar -urtarrilak 21, eguaztena-, Bizian gora mobimentuak antolatuta, kurtsoko bigarren heziketa-saioa ospatuko da. "Eukaristiaren sakramentua" gaia landuko da saioan, Felix Alonso abadeak gidatuta. Ohiko lekuan izango da, Barrian (Plaza Barria, 4. 1. solairua), goizeko 11:00etatik aurrera.

20.01.2026

Bibliaren irakurketa sinistedunaren tailerreko modulu barria

Datorren eguenez, urtarrilak 22, Bibliaren irakurketa sinistedunaren moduluaren lehenengo saioa ospatuko da Arrupe Etxean: "Maisu, non bizi zara? Karidade eta Zuzentasunerako eleizbarrutiko ordezkaritzako Migrazinoetarako sailak eta Loiola Zentoak sustatutako proposamena da, "Jainkoak emakumeakaz bide egiten dau" izenburua dauka eta tailer erara egingo da.

19.01.2026

Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astearen hasiera

Beste urte batez, urtarrilaren 18tik 25era, Eleizak Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea ospatuko dau, aurton, «Espiritu bera. Itxaropen bera» goiburuaren haritik. Hain zuzen be, San Paulok Efesoarrei idatzitako epistolatik hartutako goiburua da: "Bat bakarra da gorputza eta bat bakarra Espiritua, egin jatzuen deiari dagokion itxaropena be bat bakarra dan moduan” (Efesoarrei 4, 4). Bilboko eleizbarrutian, datorren domekaz, urtarrilak 25, ospatuko da asteko ekitaldi nagusia Santiago katedralean 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

18.01.2026

Astekoak, asteko barri nagusiak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.

Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

17.01.2026

Parte hartu gura dozu Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren aldeko baba-jaanean?

Datorren zapatuz, urtarrilak 24, "baba-jan solidarioaren" ekitaldi barria egingo da Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo Leku lokaletan. Baba-janaren aurretik, jentea eleizpean batuko da 13:00ean pintxo bat jan eta gainerako alkarte-kideakaz egoteko. Bazkalostean, jokoak eta zozketak izango dira. Batu daiten dirua Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren esku itziko da Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen diharduan egitasmoetara (heziketa, osasuna, umeak, azpiegiturak, e.a.) zuzendu dagian. 

16.01.2026

Gazteen Mezak Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian

Hilaren hirugarren domekaz, datorren domekan hasita, gazteen Mezak ospatuko dira Indautxuko Karmengo Ama parrokian, 19:00etan, Idoia Madariaga Gazteria eta Katekesirako Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak eta gazteen arloan eta katekesian jarduten dauan David Urdaneta abadeak lagunduta. 

Emaitzak orrialdeka