22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Klaururako gozogintza egun bereziotarako
03.01.2023

Klaururako gozogintza egun bereziotarako

Eleizbarrutian dagozan klausurako monjen 12 monasterioetako hainbaten jo eta su dihardue lanean. San Benitoren erregelara ohituta, hau da, 'ora et labora', gozogintzan aritzen dira. Izan be, zenbait monasteriotan, otoitzagaz gainera, gozoak egiten dabez eta horreek saltzetik ataraten dabe dirua bizirik irauteko. Batzuek ortuak daukiez eta, bakotxaren ahalmenaren arabera, aurrera ataraten dabez, baina ez dabe euren burua hornitzeko lain ataraten. Egunotan, telefonoz harten dabez enkarguak.

Bizkaiko hainbat monasteriotan eskaintza zabala dabe gozoetan. Gabon-aldian, eskari guztiei erantzuten saiatzen dira. Izan be, egun berezi honeetan, ez da gozokirik falta eta monjek egiten dabezanak, apartekoak dira, eskuz eginda dagoz eta otoitzez bedeinkatuta.

Bakotxak bere berezitasuna dau, esate baterako, Elorrion ‘Berriotxoa-tarta’ egiten dabe, zehazten dabenez, “San Markos tarta bezalakoa da, baina gorringoaren ordez, limoizko krema daroa”. Basurtuko kaputxinoek 2019an hasi ziran gozogintzan, “bizirik irauteko”, eta harrezkero bizkotxoak, teilak eta mostatxoiak egiten dabez. Orain, Errege bezperan, errege-opilak egiten dihardue, “natagaz eta hain barik”.

Loiuko San Jose monasterioko mesedetakoek Gabon aldirako gozokien eskaintza zabala dabe; polboroiak, Lañomendiko arrokak, “ur, gurin, esnezko txokolate eta txokolate baltzez egindakoak”. 

Begolako Moniketan, agustindarrak, denda zabaldu eben 2020an eta gozokiez gainera, monja batzuen jatorria dan Tanzanian egindako gauzak saltzen dabez. 

Telefonoz egin daitekez enkarguak

Elorrioko domingotarrak: 94 682 04 55

Basurtuko kaputxinoak: 94 427 13 03

Loiuko mesedetakoak: 94 454 13 66

Begoñako agustindarrak: 94 445 87 30

Elorrioko monja bat postrea prestetan