27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Urtarrilean, ikastaroa agiriak tramitatzeari buruz
03.01.2023

Urtarrilean, ikastaroa agiriak tramitatzeari buruz

Eleizbarrutiko Kantzilertza eta Notaritzak sakramentu-kudeaketarako heziketa-ikastaroa antolatu dabe parrokietako bulegoetan arreta eskaintzen dabenentzat -abade eta laikoak-. Ahalik eta jente gehienak parte hartu daian, egun bitan emongo da ikastaroa, batean zein bestean gai berak landuz. Begoñako Gogarte Etxean ospatuko da ikastaroa, urtarrilaren 14 eta 21ean, zapatuz, 10:00etatik 14:00etara.

Parte hartu gura dauanak, baieztatu egin beharko dau notaritza@bizkeliza.org helbide elektronikora mezua bialduz edo 94 466 79 52 Notaritzako telefonora deituz.

Saioetan, araudiaren inguruko barritasunak aurkeztuko dira eta, gainera, Datuen Babeserako eta Artxiboetarako Legearen aitamena egingo da.