Berbaldiaren ostean, eskaut mobimentuari eskainitako erakusketa zabalduko da. Bertan mobimentuaren inguruko gertaeren barri jaso ahal izango da, 1907an Baden Powellek sortu ebanetik, penintsulara eta Bizkaiara iritsi eta Santurtzin garatu arte, “udalerrian izan diran eskaut taldeak gogora ekarriz”.
Argazki eta agiriez osatutako erakusketa hau zabalik dago gura daben guztientzat. Aukera ederra da gazteen mobimentu honen historia aberatsa eta lekuko alkartean zein gazteen hezkuntza eta heziketan izan dauan eragina ezagutzeko.
Erakusketa, maiatzaren 18ra arte egongo da zabalik Jauregia Torre-etxeko lehenengo solairuan.
Urteurreneko ospakizunen artean, domekakoa izango da nagusia; puzgarriak, jokoak, bazkaria eta musika izango dira: