Garizuma-aldiko eretiroa Bilboko Sortze Garbia parrokian
“Begirada biziz bete, itxaropena landu bueltako bideetan”, goiburuaren haritik ospatu zan erretiroa, Ana Berrizbeitiak gidatuta dta Karidade eta Zuzentasunerako III. eta VII. bikaritzetako taldeak antolatuta.
Kulturarteko Kurutze-bidea, San Anton eleizan
Zapatuz ospatu zan Bilboko San Anton parrokian (Alde Zaharra PB). Askotariko talde eta kultur alkarteek parte hartu eben: latinoamerikarrek, afrikarrek, filipinarrek eta txinatarrek, eta eurakaz batera alkarteko kide ugarik.
“Alkarregaz alkartea eraikitzen dihardugu. Batera”.
Garizumako erretiroa I. bikaritzan
I. bikaritzako 30 lagun batu ziran zapatu goizez Las Carreraseko San Pedro parrokian Garizumako erretiroa ospatzeko.
Alfonso Blazquez Santa Maria ikastetxeko (Portugalete) menesiar laiko eta Portugalete Pastoral Barrutiko batzordeko kideak lagunduta, kurtso honetan bikaritzan lantzen diharduen ardatzean sakondu eben: “Alkarte abegitsu izan”.
Hitzaren, jokoaren, musikaren, irudiaren, irudikatzearen eta dantzaren bidez, partaideek joan-etorriko sakontze-ibilbidea egin eben.
Norbere burua onartuta sentitzearen eta abegi egitearen esperientziatik abiatu ziran, buruz buruko alkarrizketan batera jarriz. Gero, Jesusek Jainkoaz eban irudia, hau da, seme galduagaz -etxetik hoan, aske bizi, itzuli eta Aitak baldintza barik onartu- erakutsi ebanez, Jainko abegitsuarena atzeman eben.
Gero, bakarkako otoitzean, Jesus abegitsuaren hamar adibide ikusi ebezan: itsua, elbarria, emakume adulteriogilea, Zakeo, erromatar ehuntaria…, abegi horrek hartzaileei aldaketa eta sendatzea ekarri eutsela atzemanez.
Bategite horreek argia eskaini eutsien bikaritzan parrokiak are eta “alkarte abegitsuago” izan daitezan ahalegintzeko.
Amaitzeko, bedeinkapen-dantza eta bialketa izan ziran. Partaideek esker ona adierazo eben, Jesusen anzera, bikaritzan abegia gauzatzeko lekuak eratzera bialdiak izan ziralako.
Bika famili. Katekesiko familien batzarra Algortan
Atzo, Algortako Tourseko San Martin parrokian
Katolikoak eta Bizitza Publikoa biltzarra
“Norantz doa mundua Jainko barik?” goiburuaren haritik ospatu da asteburuan Euskal Herriko Katolikoak eta Bizitza Publikoa Jardunaldien XX. ekitaldia, Bilboko Euskalduna jauregian.
Tras la sesión de inauguración, el primer ponente fue el periodista y corresponsal en el Vaticano, Jesús Colina, que reflexionó sobre los “Retos del Papa León XIV ante el mundo de hoy”.
Colinak idatzi dau aita santua ondo ezagutzen dauan “Dios nos quiere” Leon XIV.a aita santuari buruzko liburua. Bere esanetan, gizon “apala da, entzuten dauana, zerbitzaria”.
Errekorren aita santua
Colinaren esanetan, Leon XIV.a aita santuak marka asko hautsi dau historian: “Es el primer papa matemático, el primer papa que fue monitor de autoescuela, el primer papa misionero, en el sentido comun de la palabra, es decir, de un sacerdote que ha ido a tierras de misión dejando su propio país, es el primer papa agustino, y es el primer papa de Estados Unidos, es decir, es el primer papa desde la caida del imperio romano que no procede de un país de mayoría católica”.
On Joseba Segura gotzaina buru izan zan jardunaldiei amaiera emon eutsen Eukaristian.
Egitaraua osorik: hemen.
Esker oneko meza Jose Luis Achoteguiren 85. urteurrenean
Atzo, Jose Luis Achoteguiren 85. urteurrenean, esker oneko meza ospatu zan Begoñako basilikan. Bertako parroko izan zan hainbat urtez, lurralde bikario, Seminarioko errektore, besteak beste, eta gaur egun be, “ahal badot, baietz esaten dot”, esaten dau. Zorionak Jose Luis!
Bilboko San Bizente eta San Frantzisko Xabier parrokietako helduen erretiroa, Suesan
“Itxaropenari zabalik” eta Loli Asuak lagunduta, Abandoko San Bizente Martiria eta San Frantzisko Xabier parrokietako 23 helduk urteroko erretiroa ospatu dabe, Suesan.
“Esperientzia finkoa, fede bizitzan sakontzea ahalbidetzen deuskuna”.






