12-03-2026 Jueves, III semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Sinodoari buruzko bikaritzako lehenengo batzarra prestatzen
19.02.2026

Sinodoari buruzko bikaritzako lehenengo batzarra prestatzen

Otsailaren 28an, Gurutzetako parrokian ospatuko da Sinodoari buruzko bikaritzako lehenengo batzarra. Hitzordu honen aurretik, alkarteetan Sinodoko azken agiriaren inguruan bereizten eta gogoeta egiten ari dira etenbako prozesu honen barruan. 

Datorren astean, hain zuzen be otsailaren 28an, ospatuko da Bizkaian sinodoari buruzko bikaritzako batzarretako bat, Gurutzetako parrokian. Bikaritzetan hiru batzar egindo dira eta hauxe izango da lehenengoa. 

I. eta II. bikaritzetako sinodo-taldeetan parte hartu daben 450 lagun ingururentzat da deialdia.

Asteburu honetan bertan, esate baterako, II. bikaritzako pastoral barrutietako kideek gogoeta egin dabe gaiaren inguruan eta euren ondorioak eta beste askorenak batera jarriko dabez Barakaldoko ekitaldian.

Karrantza-Lanestosa, Alen, Mendiarte eta Garbealde Pastoral Brrutien batzarra.

Hiru batzar bikaritzetan

Bilboko eleizbarrutiak hiru batzar ospatuko ditu bikaritzetan, aldi barri honetan. Gurutzetan izango da lehenengo hitzordua eta, ondoren, Zornotzan, martxoaren 14an (IV. eta V. bikaritzak) eta Indautxun, martxoaren 28an (III., VI. eta VII. bikaritzak). Zapatuz, 10:00etatik 12:30etara, egingo dira hirurak. Batzorde eragileak nabarmendu dauanez, batzar irekiak dira eta sinodo-taldeetan parte hartu ez dabenek be joateko aukera daukie.

Bideratzaileak: prozesuaren eragile

Jente guzti honen parte-hartzea ahalbidetzeko, ezinbestekoa izan da 180 bideratzaile ingururen lan isil eta iraunkorra. Beren-beregi egiteko honetarako hezita, parrokia eta pastoral barrutietan egiten ari diran batzarrak gidatzen eta sustatzen dabez.

Euren lana funtsezkoa da, paperean geratzen dan ariketa huts ez izateko eta prozesua lurraldeetan sustraitzeko.

“Gure ordua da” goiburuaren haritik, Bilboko eleizbarrutiak ardurakidetasunez jokatzera deitu dau eta jentearen parte-hartze handiagoko Eleizarantz jotzera.


Sínodo cubo