Alkarrizketaren hasieran, On Joseba Segura gotzainak udaldiko hainbat jarduera gogoratu dau: “beste urte batzuetan baino joan-etorri izan dodaz urte-sasoi horretan”. Gogoratu dauanez, ekainaren amaieran Kongoko Errepublika Demokratikoan izan zan eta abuztuaren hasieran “egun bizi-biziak” bizi izan ebazan Portugalen, Gazteen Munduko Egunean (GME).
Hemen doguzan ospakizunakaz alderatuz “ikaragarri biziak” diran Kongoko Errepublika Demokratikoko ospakizunen garrantzia azpimarratu dau. Gotzainak azaldu dauanez, “alde batetik, eleiz errealidadea bizkor hazten ari da eta bizitasun handia eta bokazino ugari ditu eta era askotako egitarauak”, baina, bestetik, gizarte egoera oso korapilatsua da, “pertsona gehienei eragiten deutsen egundoko pobretasuna dago”. Baliabide asko dauan herrialdea ba, baina hori ez da onura bezala itzultzen herritarrengana. Justiziaz jardun dau eta “eurakaz zorretan gagozala jabetu” behar dogula, eta “beharbada, gauzengaitik ordaintzen dogunak ez dau pertsonen ahalegina islatzen. Horren haritik, ezinbestekoa da emoten deuskuen horren truke zeozer itzultzen saiatzea. Esker ona funtsezkoa da gizaki lez bizi ahal izateko”.
📌La situación en la RD del Congo. “He visto situaciones dantescas que afectan a miles de personas cada día”. “La realidad del mundo es que mucha gente muere sin justicia” https://t.co/7W4iTD3dfe pic.twitter.com/uWqJjdhkEv
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) September 19, 2023
Migrazinoa
Asteburu honetan ospatuko dogu MigrazinoenMunduko Eguna. Seguraren esanetan, egoera oso korapilatsua da eta gatxa da horren kudeaketa munduan. “Tirabira eta erronka asko eta asko dago. Prozesu horretan ez ahal dogu ustez Europan sortu zan eta Europak defendatu behar dauan giza eskubideen aldeko gizatasun eta sentiberatasun hori”.
Gazteak
GMEaren eta gazteen inguruan be jardun dau: “Eleizak etorkizuna izango badau, nahitaezkoak dira Jainkoaren esperientziari eta ebanjelioaren mezuari lotuko jakozan eta euren bizitzaren ataltzat hartuko daben belaunaldi barrietako pertsonak”.
Kulturaniztasuna be ahotan izan dau: “hau 50 urte barru askoz korapilatsuagoa izango da eta orduan bai jakingo dogula kulturaniztasuna zer dan. Gaur egun horri buruz hitz egiten dogu, baina ez dot uste geureganatuta dogunik”.
Eleizak jentearen beharrizanei erantzuten deutsen galdetuta, jentearen arazoak egoeraren arabera guztiz desbardinak dirala erantzun dau Segurak: “ez da gauza bera hemen biziraupenaz hitz egitea edo Afrikan edo Hego Amerikan hitz egitea, leku honeetan gehienek egundoko zailtasunak jasaten dabez-eta, estu eta larri, eguna zelan igaro edo hurrengo astea zelan etorriko dan asmatu ezinik”.
Bilbokok gotzainak esan dauanez, hemen dogun segurtasuna, gero eta ahulagoa dala emon arren, askoz handiagoa da. “Ezin dogu ahaztu, pobreak pobreen seme-alaba dirana eta aberatsal aberatsen seme-alaba eta horren araberakoa da ustezko gizarte mobikortasuna eta justizia, jaiolekuaren arabera oso makala dana. Horrek bizitzako aukerak zabaldu edo itxi egiten deutsaz makina bat laguni”.
Klima-aldaketa
Gai honetan, gotzainak adierazo dauanez, gauzak argi dagoz: “ezin da konspirazinoaren teoria defendatu edo batzuek sustatzen dabela esan. Geure egin behar dogun egoera da. Seguruenik, konponbide bakarra ez da teknologia, bizimoduz aldatzea baino”. Honen haritik, kontraesanean bizi garala esan dau, “gelditu beharra sentitzen dogulako, baina ez dago argitasunik guzti hau geratzeko bide bakarra soiltasunez bizitzea dala esateko bialtzen diran mezuetan”.
📌Aldaketa klimatikoaren aurrean bizi-estiloa aldatu behar dogu. #LaudatoSi
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) September 19, 2023
📌 Es importante cambiar nuestro estilo de vida ante el cambio climático @MovLaudatoSi #SemanaEuropeaDeLaMovilidad pic.twitter.com/qoPZbbn8NT
Mobikortasunaren Aste honetan, ia gaur egun be bizikletaz dabilen galdetu deutso esatariak eta bizikletaz, gainera, motozikleta elektrikoa be erabiltzen dauala joan-etorrietarako eta hori erabili dauala irratira joateko esan deutso gotzainak.
Alkarrizketa osorik: