21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Minutuko isilunea, laneko ezbeharren biktimen alde
19.04.2023

Minutuko isilunea, laneko ezbeharren biktimen alde

"Lana bizigai. Gizalegezko lana - Lan osasungarria" goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, apirilak 23, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko III. Eguna, lanean biziaren zaintza nahitaezkoa dala nabarmenduz. Langile Pastoraltzak, egun hau dala-eta, Eukaristien ostean, eleizen aurrealdean, laneko ezbeharren biktimen aldeko  "alkartasun zeinua" egitea proposatu dau eta, aldi berean, lan duina aldarrikatzea. Minutuko isilunea egitea da proposamena eta une hori jasoten dauan argazkia honako honeetako batera bialtzea: pastoralobrera@bizkeliza.org edo 605764775

Langile Pastoraltzak dei egiten dau aurton, minutuko isilunea egin daiten laneko ezbeharren biktimen alde, hain zuzen be, apirilaren 23ko -fomeka- Eukaristiak amaitzeaz batera.

Langile Pastoraltzak ‘ egun honen inguruan kaleratu dauan Aizu!!!’ agerkariaren 90. alean azaltzen dauanez, ezin dogu etsia hartu lanean osasuna eta bizia galtzen dabenen aurrean: “Ezinbestekoa da, lanari lotutako heriotza eta zaurien kopurua jaistea. Ez dira datuak, pertsonak dira”. Gehiago jakiteko: hemen

‘Aizu!!!’ agerkariak laneko ezbehar-kopuruaren inguruko datuak be jasoten ditu:

  • Estatuan, 41.500 langile hil dira azken 35 urteetan
  • 2022an, Estatuan 1.196.425 ezbehar gertatu zan lanean eta 826tan langileak hil egin ziran. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 38.166 ezbehar egon ziran eta 30ek langileen heriotza ekarri eben.
  • Osalanen datuen arabera, EAEan 8 lagun hil dira 2023ko urtarrilean eta otsailean.

“Hildako gehiago ez lanean!, eta ahalegindu gaitezan lortzen” goiburua dau Karidade eta Gizarte Ekintzarako Gotzain Azpibatzordeak, Frantzisko Aita Santuak 2021eko Gabon-baueko Mezako homilian egin eban deia jasoz, egun honetarako atara dauan mezuak. 

https://www.conferenciaepiscopal.es/nota-dia-mundial-seguridad-y-salud-en-el-trabajo-2023/