Urtarrilaren 22an ospatuko dabe Txinako urte barriaren hasierea. Domekea izaeran ohikoa eukaristia eukiko dabe, nahiz eta oraingo honetan abesbatzaren kantuek be aberastuko daben liturgia. Etxeetan ohiko `ravioliak´ prestauko dabez. Familian prestetan dabez, euren esanetan sendia “sakratua” dalako.
Gabonak
Txinako alkarteak modu berezian ospatu ebazan Gabonak. “Neska-mutikoek hileak egin dabez antzerki lan batzuk ikasten” egun berezi horreetan guztien aurrean erakusteko. Ana Tang eta Rossa Gou pozik dagoz egoera barri honengaitik. Ikasturte honetan Pablo Yu abadea daukie mezak eurekaz batera ospatzeko eta aurreko urteetan Iruñatik etorren abade baten pentsura egon behar izaten eben.
Bilboko Eleizbarrutian egon orduko Logroñoko Eleizbarrutian egoan lanean Pablo Yu. Bere zerbitzuak eskatu ziran Bilbotik eta laster.