30-05-2025 Viernes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Uda honetan, parte hartu gura dozu lan-kanpamenturen baten?
26.05.2025

Uda honetan, parte hartu gura dozu lan-kanpamenturen baten?

Pastoral kurtsoaren amaiera gero eta hurrago dago eta Bilboko Eleizbarrutia hasita dago udako jardueretan pentsatzen. Esate baterako, Fedearen Gizarte, Karidade eta Misino Alderdirako Eleizbarrutiko Batzordearen -Caritas, Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Eleizbarrutietako Misinoak eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako eta Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak- bidez, gazteek hainbat lekutan egingo diran askotariko lan-kanpamentuetan parte hartzea sustatzen dau.

Uztailean hasiko diran lan-kanpamentuetan aukera zabala dago.Lan-kanpamentuak formatu eta leku askotan egiten dira: pertsona nagusientzako etxea, harrera magrebtar jatorriko gazteei, Bilbon, gizarte jantokian lagundu…

Jarduera honeen helburu nagusia, bizikidetza, tolerantzia, lankidetza-sena bultzatzea eta Jainkoa ahuleziazko egoeran dagozan pertsonengan aurkitzen laguntzea da.

Zalantzak argitzeko eta gehiago jakiteko, 747 40 73 34 telefonora deitu edo mezua idatzi camposdetrabajo@bizkeliza.org helbidera.

Imagen de una edición anterior.