Berrehun lagun inguruk emon dau izena topaketarako. Goizeko 10:30etan hasiko da On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dan Eukaristiagaz
Ondoren, adinaren arabera taldeetan banatuko dira eta hainbat jarduera burutuko dabe. Bazkariaren ostean, arratsaldez, jokoak eta berbena izango dira.
“Aurtengo Jubileuaren haritik, topaketan itxaropena sendotzeko eta barritzeko bideak arakatuko dira. Domeka berezia izango da, pozgarria eta lokariak estutzeko, fedea ospatzeko eta Jesusen adiskide sentitzeko aukera izango dogu”.