Misinoaren bihotza: Ume eta Gaztetxo Misiolariak (UGM)
Ume Misiolarien eguna Aita Santuaren Misino Ekintzak dalakoaren egutegiko egunik garrantzitsuenetakoa da. Ume, gaztetxo eta hezitzaileei adore emotea da helburu nagusia, mundu osoko ebanjelizazinoaren preminaz jabetu eta horren aldeko konpromisoa hartu dagien, lankidetza espiritual eta materiaaren bidez.
Bihotz misiolaria hezi: kontzientzia, protagonismoa eta alkartasuna
Hezitzaile eta gurasoei umeengan misino-kontzientzia unibertsala bizten eta euren misino-protagonismoa garatzen laguntzea da egun honen helburu nagusienetako bat.
Alkarren Barri/Comunicación aldizkariaren azken alean (2026ko urtarrila), jardunaldiari buruzko artikulua jasotzen da Jose Ignacio Iturmendik sinatuta.
Egun aitagarriak:
Martxoaren erdialdera, San Jose egunaren inguruan, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen Eguna ospatuko da, hain zuzen be, martxoaren 15ean. Eta urriaren erdialdera, Domund Eguna (Misinoen Munduko Eguna), Aita Santuaren asmoei jarraituz ospatzen dan misino-eguna, Eleiza Katoliko osoa misino unibertsalaren alde mobilizatzen dauana.







