02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Umeen Munduko Eguna
19.04.2024

Umeen Munduko Eguna

Zelan parte hartuko dau Bilboko Eleizbarrutiak Frantzisko Aita Santuak sustatutako egun honetan?

World children´s day

2024ko maiatzak 25 eta 26

Kristau alkarte bakotxean edo Pastoral Barruti (PB) bakotxean ospatuko da.

Lehenengo eta behin, Frantzisko Aita Santuak munduko mutiko eta neskatoei Umeen Munduko I. Eguna dala-eta bialdu deutsen mezua ezagutuko da.

Proposamen hau egiten da maiatzerako:

  • Frantzisko Aita Santuak idatzi deutsen gutuna pertsonalizatu eta katekesiko haur bakotxari emon.

  • Katekesiko maiatzeko saioen amaieran, mezuaren azkenean agertzen dan otoitza egin. Egun honetarako sortutako ereserkia  be entzun daiteke.

  • Jainkoaren herriaren otoitzean, beren-beregi egun honetarako prestatutako eskariak.

  • Proposamena , orain edo datorren kurtsoaren lehenengo hiruhilekoan, Frantzisko Aita Santuaren mezuan sakondu gura dabenentzat.

Para aquellas personas que quieran más información sobre esta jornada, la Santa Sede ha habilitado la siguiente web:  https://www.jornadamundialdelosninos.org/.