Kontzertu berezia izan zan hainbat arrazoirengaitik. Alde batetik, kurtso honetan ‘Etorkizuna musikatan’ egitasmoagaz bat egin daben ume eta gaztetxo guztiek parte hartu ebelako. Baita, Bilboko Koral Alkartearen lankidetzagaz garatzen dan “Txikimusika” taldeko kideek parte hartu ebelako eta Karidadearen Alabek Santutxun daben Begoña ikastetxeko abesbatzak jaiagaz bat egin ebalako be.
Indarkeriarik Ezaren eta Bakearen aldeko Eskola-egunaren barruan ospatu zan kontzertua. Alkartea honako egitasmoez baliatzen da gaur egungo bizkaitar gizartearen aniztasunaren egundoko aberastasuna ezinbesteko balio lez sustatzeko. Esnaolaren esanetan, “ume eta gaztetxoak, euren senideakaz batera, kontzertu honen inguruan batzean, kultura, arte eta musikaren ahalmen eraldatzaileaz jabetu ginan”.
Lotzen gaituana hainbesteko argitasunez ikusteak senidetasun handiagoko gizadiaren alde jardutera bultzatzen gaitu. “Nahikoa zan neskato-mutikoen aurpegia ikustea eurek landutako agiria hots egitean edo alkarregaz Pantxoa eta Peioren ‘Bake mina’ interpretatzean”.