26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko barriak minutu baten
04.12.2022

Eleizbarrutiko barriak minutu baten

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Astean zehar web orrialdean jaso diran barrien laburpena dan ‘Astekoak’ sailean, Estatuko 20 Eleizbarrutitako ikastetxeen biltzarraren ingurukoak aitatzen dira, besteak beste. Gainera, EBI sareko Sodupeko Avellaneda ikastetxean, Steam Azokaren ekitaldi barria ospatu da.

Beste alde batetik, Alkarren Barri aldizkariaren abenduko alearen ingurukoak be azaldu dira webean. Aitatutako aldizkariaren azalean, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmaren lau koloreakaz margotatako jaiotza ikusi daiteke.

Alkarrizketen sailean, hiru nabarmentzne dira. Mons Agrelo Tangerreko gotzain erretiratuari, Sergio Buiza I. bikaritzako bikarioari eta Carmen Garcia Peña Zuzenbide Kanonikoan doktore eta Sinodorako Batzordeko kideari egindakoak

‘Bizkaia isilik’ bilkura isila eta ezintasunen bat dabenen eguna

Hilaren azken eguaztenez ospatzen diran ‘Bizkaia isilik’ bilkuren ingurukoak be nabarmendu dira. Ohiko lekuetan (Bilbon, Portugaleten, Barakaldon, Galdakaon, Durangon, Getxon eta Balmasedan) ospatu dira bilkurok, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko eta Giza Eskubideak babestuko dabezan migrazino-politikak eskatzeko.

Ezgaitasunen bat daben pertsonak gogoan izateko egunez ospatu zan Eukaristian, On Joseba Segura gotzaina izan zan buru eta zuzenean emon zan web orrialde honen bidez.

Omenaldia Bizkaia irratiari

Euskeraren Egunaren bezperan, Bilboko udalak omenaldia egin eutsan Bizkaia irratia Eleizbarrutiaren hedabideari, irratsaio guzti-guztiak euskeraz emoten dituan hedabidearen konpromiso eta lanagaitik. Ekitaldi horren ingurukoak be jaso izan dira web orrialdean.

Albiste izan da, gainera, On Joseba Segura buru zala ospatu zan Jaiotzazaleen Bilboko Alkartearen jaiotzen erakusketaren inaugurazinoa.

Eta Gabon-giroan murgilduta, web orrialdean jakiter emon danez, Eleiz Museoan komentuko gozokien azoka jarri dabe eta bertan makina bat komentutan egindako gozoki eta askotariko produktuak eskuratu daitekez. 

Klaustro berean, gainera, Munduko jaiotzak erakusketan batu diran 150 jaiotza txiki ikusi daitekez. Web orrialdean jaso dira honako barri hau eta beste hainbat.

Hauxe da Astekoak. Eleizbarrutiko asteko barriak minutu baten laburtuta.