01-11-2024 Todos los Santos
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Ahalmen-Urritasunak 5 On Joseba Segura gotzaina: “Horma eta harresi bako Eleiza gura dogu”
05.12.2022

On Joseba Segura gotzaina: “Horma eta harresi bako Eleiza gura dogu”

Zapatuz, ezintasunen bat daben pertsonen aldeko nazinoarteko eguna ospatu zan. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izan zan, Santiago katedralean ospatu zan Eukaristian, eta beragaz alkar-meza emon eban Sergio Buiza Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako ezintasunen arloko arduradunak. Aitatutako ordezkaritzako hainbat kide be izan zan ospakizunean eta ezintasunen bat daben pertsonen aldeko pastoralgintzan jarduten daben taldeak: FRATER (Ezintasunen bat daben Pertsonen Kristau Ermandadea), CECO (Espainiako Itsu Katolikoak), Gorren eta gor-itsuen eta urritasun intelektuala edo kognitiboa eta buruko gaixotasuna daben pertsonen pastoraltza.

Ezintasunen bat daben pertsonen aldeko Eleizbarrutiko mahaiko kideek modu aktiboan parte hartu eben ospakizunean. “Gure gustuko Eleiza” aldarrikatu eban gotzainak homilian, hau da, “horma eta harresi bako Eleiza, abegitsua, danok ulertzeko moduko hizkera dauan Eleiza, aparteko beharrizanak dabezanei behar dabena eta gainerako guztiakaz bardintasunean parte hartzeko aukera emoten deutsen Eleiza”.

Ospakizuna osorik: hemen.