Gaur Arratzuko Santo Tomás eleizan egile ugariren lanak entzun ahal izango dira: Theodore Dubois (1837-1924), Emiliana de Zubeldia, Joaquín Turina, Lefévure Wélly, Pablo Sorozábal, María Rodrigo, Carlo Fumagalli, Franz Léhar eta George Gershwin.
Carmen Paula Romero sopranoak emakumezko musikagileekiko jokera handia dauka. Kontzertu ugari emon dauz Musikaren Auditorio nazionalean eta Valentziako Musika Palau deritxonean be, besteak beste.
Benantzi Bilbao Mundakarra, kontzertu zikloaren zuzendaria da. Alakanteko Jose Tomas kontserbatorioan musika irakasle modura aritzen da, besteak beste.
Beste hitzordu bat bihar Axpen
Bihar, arratsaldeko 20:00retan Busturiako Axpen dagoan Andra Mari eleizan izango da hurrengo kontzertua.
Irene Ojanguren Gernikako sopranoa Teleman hirukotearekin batera arituko da.
Irene Ojangurenek Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioan egin ebazan ikasketak. Kantu irakaslea da Gasteizko Udal Musika eskolan 1997tik.
Telemann Trio, 2020an sortutako taldea da eta goi mailako musika emonaldi ugaritan hartu dau parte, besteak beste, `Fair Saturday´ deritxonean edota Bilboko katedralean zein Nafarroako nazioarteko musika zikloan.