Gaur goizean inauguratu da urpean lan egin dagien profesionalak prestatuko dituan ikastegia. Urpean lan eginda, akreditazino hau eskuratu gura daben hainbat arlotako profesionalei zuzenduta dago: suhiltzaileak, poliziak, segurtasun-gorputzak, salbamendu-taldeetako kideak, urpeko lanetan espezializatutako soldatzaile, igeltsero, arkeologo edo biologoak.

2010etik hasita urpekarien eskolako arduradun eta urpekari profesionalen irakasle dan Ignacio San Miguel Aizpuruk azaldu dauanez, “guztiek behar dabe laguntasuna kanpotik, eta horregaitik eroaten dabe eskafandra edo urpekarien kaskoa; ostera,urpekari profesionalek aire-botila eroaten dabe bakarrik”.
Eskola barri honek, bitarteko barriak ditu, esate baterako: leku bat baino gehiago dauan ganbara hiperbarikoa, ontzi presurizatua deskonpresinoak eragindako gaixotasuna, kasu batzuetan urpekariek jasaten dabena, tratatzeko balio dauana. Gainera, hilabete batzuen buruan, 5 metroko sakonerako eta 15 metroko luzerako hobia izango dau olatu-aldietan Kantabrikoan urperatu barik praktika batzuk egin ahal izateko. Tailer praktikoak eta berariazko gelak be izango dira urpekarien prestaketarako.

Aitzindari ikastaro espezializatuetan
La de Ondarroa será la primera escuela de buzos profesionales que oferte el curso de recolector de recursos marinos en Euskadi, válido para la recogida de erizos o algas. Además, ofrecerá los cursos teóricos online, lo que facilitará los estudios para los actuales profesionales en activo que necesiten la acreditación de buzo.
San Miguelen esanetan, “Ondarroan eskainiko an urpekari profesionalen heziketa eredu izango da, zalantza barik, besteak beste, bete-beteko instalazinoak ditualako; hain zuzen be, ganbara hiperbariko bi baino ez dagoz Euskafin. Eta maila handiko heziketa teoriko eta praktikoa eskeiniko da”.

Guzti horregaz, EBI Bilboko eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Ondarroako Arrantza eskolak itsas lanbideetan espezializatutako heziketarik osoena eskainiko dau Euskadin.
On Joseba Segurak esan dauanez, “heziketak lekukotik etorkizuna eratu daikela erakusten deusku urpekarien eskola honek”.
Eskola barri honek ikasteko, giza hazkunderako eta gizarteari zerbitzua emoteko tokia izaten jarraitu daiala. Eta hemen hasten dan murgiltze bakotxak biziago itzul gaizala beti azalera.
Joseba Segura







