Senar-emazte askok emon dau izena; gehienek urrezko ezteguak ospatuko dabez. Badira zidarrezko ezteguak ospatuko dabezanak be eta ezkontzaren beste urteurrenen bat ospatuko dabenak.
Fede-zabalkunde eta Katekesirako eleizbarrutiko ordezkaritzako helduak eta familia sailetik dei egin dabe gura dauanak ospakizunean parte hartu daian. Gura dabenek parte hartu leikie, bata ala bestea izan euren urteurrena. “Aukera ona da ospatzeko, ezkontzako agintzak barriztatzeko eta beste senar-emazte batzukaz batera alkartean bizitzeko. Zain gaukazuez!”.