Frantziskotarrak izaten dira buru ermitan urteko egun jakin batzuetan ospatzen diran mezetan: San Joan Bateatzailearen egunez, San Joan Lepogabetuaren egunez, San Inazio egunez (uztailak 31) eta urte amaieran, besteak beste.
29.12.2025
Urte amaierako meza Gaztelugatxeko San Joan ermitan
Orain dala 30 urte hasita, urte amaierako meza ospatzen da Gaztelugatxeko ermitan. Ermitaren eta inguruen mantentze-lanez arduratzen dan boluntarioen taldeak jakitera emon dauanez, bihar -abenduak 30, martitzena- arratsaldeko bostetan ospatuko da urte amaierako Eukaristia San Joan ermitan.







