29-12-2025 Lunes, semana - navidad
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Urteko azken asteburuan, Jubileuaren amaiera, bakearen aldeko otoitzaldia eta beste hainbat ekitaldi
29.12.2025

Urteko azken asteburuan, Jubileuaren amaiera, bakearen aldeko otoitzaldia eta beste hainbat ekitaldi

On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatu zan atzo Santiago katedralean Jubileu Urte Santuaren amaiera. Eleizbarrutiko beste hainbat eleizatan be ospatu zan amaiera honegaz batera, beste hainbat ekitaldi izan da asteburuan, besteak beste:

Gotzainaren homilia Jubileu Urtearen amaierako esker oneko Eukaristian:


Ospakizuna osorik: hemen

Jubileuaren amaiera Iurretako San Migel Goiaingerua eleizan

«Durante el año jubilar, para recordar que estamos llamados a ser mensajeros y mensajeras de esperanza, tres símbolos han estado presentes en la comunidad; un cartel, una vela y una planta», azaldu dabe parrokiatik. «El cartel del jubileo ha planteado cuál puede ser nuestro compromiso en la Iglesia y la vida, día a día. La vela, que ha acompañado funerales bautizos, eucaristías, ADAPs y momentos oracionales, ha recordado que somos llamas vivas de la esperanza que viene de Dios y la planta ha simbolizado la belleza y el cuidado; la belleza de los frutos de esperanza que ha dado a quienes son cuidados, incluso uno mismo; el cuidado vivido al regarla, trasplantarla y dejarla crecer».

Jubileua Iurreta

Hiru ikur honeek nabarmendu ziran atzo -domeka- Iurretako San Migel Goiaingerua parrokian. Kandela amatatzean Jubileuaren ereserkia abestu eben, Jubileu Urteari amaiera emonez.

Partaide bakotxak «Itxaropenaren poltsa» jaso eban: kandela txikia, Ebanjeliotik hartutako esaldiak, Jubileuaren logoa…

Jubileua Iurreta
Iurretako parrokian, Jubileuaren amaierako ospakizunean banatutako “Itxaropenaren poltsak”.
Jubileua Iurreta

II. bikaritzako parrokiak bakearen alde otoitz egiteko batu ziran

Urteko azken barikuz ohikoa dabenez, II. bikaritzako parrokiak «Bakearen alde otoitz egin» ekitaldian batu ziran, aurton, La Balugako San Pedro Apostolua parrokian (Sopuerta). 

Eleizan batu ziran lehenengo, otoitz egin eta Leon XIV.a aita santuak Bakearen aldeko Munduko 59. Egunerako idatzi dauan “Bakea zuekin! Bake armagabetu eta armagabetzailearen alde” mezuaren inguruan gogoeta egiteko. Aita Santuaren esanetan, “en todo el mundo es deseable que cada comunidad se convierta en una casa de paz, donde aprendamos a desactivar la hostilidad mediante el diálogo, donde se practique la justicia y se preserve el perdón. Hoy la justicia y la dignidad humana están más expuestas que nunca a los desequilibrios de poder entre los más fuertes. ¿Cómo habitar un tiempo de desestabilización y de conflictos liberándose del mal? Es necesario motivar y sostener toda iniciativa espiritual, cultural y política que mantenga viva la esperanza”.

Gero kalera atara ziran, danek batera Alaitasunaren ereserkia abesteko. Amaitzeko, txokolatada egin eben Sopuertako parrokia alkarteak eskeinita. 

Zine-foruma Balmasedan

II. bikaritzako gazteek zine-foruma antolatu eben Balmasedan eta hantxe izan zan, besteak beste, Sergio Buiza lurralde bikarioa. “The Chosen” telesailaren Gabonetako kapitulua ikusi eben, itxaropena, bakea eta hurkoarenganako maitasuna lako balioen garrantziaz hausnartuz. Amaitzeko, alkarregaz kopau bat hartu eta gabon-kantak abestu ebezan, gertutasun eta poz giroan.

cine forum
"Bolsas de la esperanza" que se repartieron ayer en la celebración de clausura del Jubileo, en Iurreta.