Kulturarteko taldeen erretiroa
Barikuz, Eleizbarrutiko kulturarteko taldeen urteko erretiroa ospatu zan, “urteagaitik esker ona adierazoteko”.
“Entzun, abegi egin, hurkotasuna eta zerbitzua” izan ziran ardatzak. “Erein eta alkarte abegitsua ereitera” deitutako hainbat alkarteko berrogei lagun inguru batu zan.
“Bakearen alde otoitz egin” topaketa, Sodupeko San Bizente Martiria parrokian
Azken urteotan, Villaverde bailarako eta Enkarterriko parrokiek “Bakearen alde otoitz egin” topaketa egiten dabe. Oraingoan, Sodupeko San Bizente Martiria parrokian ospatu zan, “Belengo Bakearen Argia” bertan zala.
Ekitaldia, une bitan banatu zan: Lehenengo, partaideek bakearen alde otoitz egin eben eleizan eta, ondoren, eleizpera atara ziran otoitz bat errezatzeko eta, azkenean, ekitaldi guztietan lez, alaitasunaren himnoa abestu eben. Joan aurretik, txokolatea eta bizkotxoak dastatu ebezan, Sodupeko parrokia alkarteak eskainita.
Morgan eta Masustegi, Kobetas eta Caramelon, bakearen alde
Domekaz, Bakearen aldeko Munduko Otoitz Egunaren bezperan, Morgako parrokian bakearen aldeko ekitaldia egin zan. Bertaratutakoek “urte barriak munduko etxe eta herri guztietara bakea ekarri daiala” eskatu eben.
Masustegi, Kobetas eta Carameloko topaketaren bideoa: hemen
Irudi gehiago:
Astrabudua eta Erandion, bakearen alde
Astrabuduako San Lorentzo eta Erandioko San Agustin parrokietan be antolatu eben Bakearen Munduko Egunaren inguruko topaketa eta, amaieran, alaitasunaren himnoa abestu eben.
Ospakizuna Begoñan
Azkenik, Begoñako basilikan atzo ospatu zan urteko lehenengo Eukaristian, On Joseba Segura gotzaina izan zan buru eta web honen bidez zuzenean jarraitzeko aukera egon zan: hemen.
Homilian, Lurralde Santua erasaten diharduan gatazkaren inguruan jarduteaz batera, Bakearen Munduko Egunerako Frantzisko Aita Santuak idatzi dauan mezua aitatu eban, Adimen Artifiziala eta honen erronkak nabarmentzen dituala adierazoz.