06-03-2026 Viernes, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 ‘Vedruna’ kongregazinoaren 200. urteurrena
03.03.2026

‘Vedruna’ kongregazinoaren 200. urteurrena

1826an, Santa Joaquina de Vedrunak, "ume eta gazteen heziketa guztiz preminazkoa zala jabetuta", Karitatearen Karmeldar Ahiztak kongregazinoa sortu eban,  kristau emakumearen heziketa beren-beregi helburutzat hartuz. Ordenak bere bigarren mendeurrena ospatzen dihardu eta hori ospatzeko ekimenen artean, joan dan atean Eukaristia ospatu eben Indautxuko Karmengo Ama parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru zala. 

Karmeldar Ahizten presentziaren hastapenak Bilbon

Proposamena jaso eta lehenengo etxea zabaldu arte, kongregazinoak hamabi urte behar izan ebazan Iparraldean sartzeko. 1858an, Mariano J. de Ibargurengoitia San Antonio Abadea parrokiako parroko jaunak lekaideak eskatu ebazan Bilbon burutu gura eban fundazinorako. Ukatu egin jakon, gitxi egoala-eta. Beste fundazino bigaz saiatu eta porrota jaso eban. Dana dala, ez eban etsi eta hirugarren saikeran, 1878an, fundazino bi emon eutsoezan Zumaiakoa eta Deustukoa. Gehiago jakiteko: hemen. 

Urteurrena Vedrunak
Urteurrena Vedrunak

Karmengo Ama ikastetxea Bilbon

Gaur egun, ikastetxea Indautxun dago. Heziketa-maila guztiak ditu, urte 2tik 18ra arte eta jantokia be badau, adin guztietako ume ugari joaten dalarik bertara. Era berean, arautu bako eskolaz kanpoko askotariko jarduerak eskeintzen dabez. 

Arduradunen esanetan, ikastetxean, “helburu nagusi bat izan dogu beti eta horretan jarraitzen dogu: Santa Joaquina de Vedruna Karitatearen Karmeldar Ahizten sortzailearen idealaren araberako osoko heziketa eskaini balioetan. Ikastetxea entzutetsua da bere heziketa, kultur eta erlejino alderdiari dagokionez, misino-irrika nabarmentzen dalarik. Ahizta gitxi dagoanez eta euren adinagaitik heziketa-lanetan aritzerik ez dabenez, laikoek daroe aurrera egiteko hori erakunde titularraren babesagaz, eta kongregazinoaren ideal eta ahaleginari eutsiz”. Gaur egun ahiztak Deustun dagoz bakarrik eta batek ikastetxean lan egiten dau. 

Urteurrena Vedrunak
Urteurrena Vedrunak

Joaquina de Vedruna

“Maitasunez egin dana, ez indarrez”

“Bederatzi seme-alabaren ama –esan eban berari buruz Juan XXIII.a aita santuak – makina bat behartsuren ama bihurtu zan”. Berak goratu eban altarara 1959an.

Gaur egun Karitateko Karmeldar Ahizten Kongregazinoa mundu osora hedatuta dago, Europa, Asia, Afrika eta Amerikara.

Joaquina de Vedruna (1783-1854), emazte, ama eta hezitzaile, eta “gauza guztien gainetik fede handiko kristau emakumeak” sortu eban 1826an Karitateko Karmeldar Ahizten Kongregazinoa, osasun eta heziketa arretarik jasoten ez eben mutiko eta neskatoen zerbitzura jartzeko berariazko helburuagaz. 

El obispo Joseba Segura presidió la Eucaristía de aniversario en El Carmen de Indautxu.