19-04-2024 Viernes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Camibaseko venezuelar gotzainaren bisita
08.02.2023

Camibaseko venezuelar gotzainaren bisita

Mons. Angel Francisco Caraballo Fermin Venezuelako Cabimaseko eleizbarrutiko gotzaina bisitan etorri jako gaur goizean On Joseba Segura Bilboko gotzainari. Datorren astean, otsailaren 13tik 17ra, Mons Caraballok ikastaro batean parte hartuko dau Rota Romanan eta, bide batez, aurreko egunetan espainiar eleizbarrutietan ikasketak egiten dagozan bere eleizbarrutiko abadegaiak bisitatuko ditu edo, Bilboko kasuan lez,  hainbat gizarte egitasmo eta ekintza garatzeko hemendik laguntza eskertzeko aprobetxatuko dau.

Mons. Caraballo A. David Urdanetarekin etorri da; azken hau, Maracaibo-Venezuelako abadea da eta gure Eleizbarrutian Hego Amerikako alkartearen erreferente bihurtu da. 

Hain zuzen be, Mons. Carballok, Camimaseko gotzain izan aurretik Maracaiboko gotzain laguntzaile zanean, David Europara bialdu eban ikasketak egitera.

Cabimaseko gotzaina gaur egun gure Eleizbarrutiko Hego Amerikako alkartearen erreferente dan A. David Urdanetarekin etorri da.
Cabimaseko gotzaina gaur egun gure Eleizbarrutiko Hego Amerikako alkartearen erreferente dan A. David Urdanetarekin etorri da.

Pandemia dala-eta, Cabimaseko gotzaina ez da bere herrialdetik atara azken hiru urteetan. Orain, Eleizbarrutietan egiten ari dan batzarretan, Mons. Caraballok Venezuelako Eleizak bizi dauan egoeraren eta herrialde horretako Eleiza-Estatua hartu-emonen barri emoten dihardu.

Atzo Mons. Mario Iceta Burgoseko artzapezpikuagaz egon zan eta bihar Mons. Francisco Perez Iruñako artzapezpikuari egingo deutso bisita.

Biografia-datuak:

Mons. Caraballo Puerto Ordaz, Ciudad Guayanan (Bolivar) jaio zan 1965ean. Divina Pastora Seminarioan, Bidasoa Eleiz Kolegioan eta Nafarroako Unibertsitatean egin ebazan ikasketak. 1991eko abenduaren 7an egin zan abade.

Beranguago, Universidad Pontificia de la Santa Cruz dalakoan ikasi eban eta hemen lizentzia jadetsi eban Zuzenbide Kanonikoan, 1998an eta espezializazino diplomatua Zuzenbide Kanoniko eta Familian, 1999an.

Milaneko Eleiz Auzitegian jardun eban laguntzaile lez. Abade Pastoraltzan be espezializatu zan Sonson-Rio Negroko (Kolonbia) Eleizbarrutiarena zan Ekialdeko Unibertsitatean.

Hainbat urtez Kantziler izan ondoren, Ciudad Guayanako eleizbarrutiko bikario nagusi, Ciudad Bolivarreko Eleiz Auzitegiko Epai-bikario eta San Pedro eta San Paulo parrokiako parroko izendatu eben. 2012.eko azaroaren 30ean Maracaiboko gotzain laguntzaile izendatuta, 2013.eko otsailaren 16an sagaratu zan. 2019an, Cabimaseko gotzain izendatu eben. 

Mons. Caraballo, junto a Mons. Segura, en el Obispado de Bilbao.