14-09-2025 Exaltación de la Santa Cruz
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zabalik da eleizbarrutitik Lourdesera egingo dan erromesaldian izena emoteko epea
11.09.2025

Zabalik da eleizbarrutitik Lourdesera egingo dan erromesaldian izena emoteko epea

Lourdeseko Ama Bizkaiko Hospitalitateak antolatuta, aurten be egingo da eleizbarrutiko erromesaldia Lourdesera, hain zuzen be, urriaren 17tik 19ra. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: 94 415 75 39 eta 639 159 222.

1958an Santa Bernardetteren agerpenen mendeurrena ospatu zanetik aurrera erregulartasunez egiten da erromesaldi hau. Hasieran, Erromesaldietarako Eleizbarrutiko Batzordea arduratzen zan eta 1983tik aurrera, Lourdeseko Ama Bizkaiko Hospitalitatea fededunen alkarteak bere gain hartu dau erromesaldiaren antolaketa. Bilboko gotzainek beti babestu izan dabe jarduera hau eta aurton be On Joseba Segura gotzaina taldeko buru dala joango dira Lourdesera.

Parte hartzeko hiru era dagoz eta bakotxxak aukeratu leike berea: 

Erromesaldia, berez, gaixoentzat da. Lourdeseko Ama eleizbarrutiko Hospitalitatetik jakinarazo dabenez, norbaitek erromes joatea nahi eta horretarako bitartekorik ez badau “geuk eskeiniko deutsaguz eta bere esanetara jarriko gara”.

Boluntarioak. Arduradunen esanetan, “200 boluntario inguru doguz; esperientzia bizitzeaz gainera, laguntza emoten dabe ezinduek erromesaldian parte hartzeko aukera izan daien”.

Erromesak. Antolakuntzak eskeintzen dituan ekitaldiakaz askatasunez bat egiten dabenak eta eskaintzen jakezan zerbitzuez baliatzen diranak.

Prezio bat baino gehiago dago ostatuaren arabera:

Hotel Foyer Hospitalet Ave María (Santutegi barruan. Bakarrik hospitalarioentzat): 140 € lagun bakotxeko

Hotel Croix de Bretons: 225 € lagun bakotxeko (birentzako gela) eta 290 € lagun bakotxeko (banako gela).

Hotel Eliseo: 270 € lagun bakotxeko (birentzako gela) 350 € por persona lagun bakotxeko (banako gela).

Aitatutako prezioan, bidaia, ostatua eta mantenu osoa sartzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: 94 415 75 39.