Ezinbestekoa da izena emotea (irailaren 20ra arte), bikaritzak antolatutako autobusean joan ala ez, antolaketa errazteko.
Barri-aurrerapena baino ez da. Bikaritza bakotxak autobusa jarriko dau eta garraio publikoaz baliatzeko gomendioa egingo da.
Txiki-lekua. Eremua atonduko da 4 eta 16 urte bitarteko adin txikikoek euren adinera moldatutako jardunbidearen bidez parte hartu daien.
Proposatutako ekarpena:
- 20€/lagun bakotxeko (autobusa, gosaria eta kopaua barru)
- 15€/lagun bakotxeko (autobus barik)
Ekarpen hau bizumez (38094) egingo da edo dirua autobusetan batuz. “Ondasunen kristau banaketa sustatu gura dau, diruz estu dabilzanek joateari uko egitea saihestuz (ezin dabenek ez dabe dirurik jarriko). Ekarpenak, gainera, urrunago bizi diran pertsonen parte hartzea orekatu egiten dau eta jardueraren finantzaketan lagundu”.
Ordutegia eta jarduerak
10:00: Autobusen helduera bikaritza bakotxari jarritako lekura. Abegia eta jubileu otoitza
10:45 Bideari lotu – erromesaldia (20 minutu) Sortzez Garbia basilikaraino.
11:15: Harrera plazan eta kafea eleizpean.
11:30–12:00: Banakako autorpenerako aukera tenpluan
12:00: Sarrera basilikara – Tenpluaren inguruko azalpenak
12:15: Begirada: Goazen- EEE – sinodo-sena
12:30: Eukaristia
14:00: Kopaua eleizpean
16:00:Itzulera etxera. Autobusek Elorrioko plazan hartuko gaitue