08-12-2024 Inmaculada Concepción de Santa María Virgen
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zabalik da “familien erlojua” jardueran izena emoteko epea
05.11.2024

Zabalik da “familien erlojua” jardueran izena emoteko epea

Bilboko Loiola zentroak, Arrupe Etxea Kristau Bizitzarako alkarteak (CVX) eta Bilboko Eleizbarrutiak (Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako helduak eta familia saila) "Familiaren erlojua" bitartekoa jarriko dabemartxan azaroaren amaieran, familia bakotxaren egitasmoa sustatzeko, edozein izanda be bizi dauan unea eta inguruabarra.

Antolatzaileen esanetan, “Familiaren erlojua” jardueran, sei batzar egingo dira domeka goizez (batuko dan taldeak zehaztuko ditu egunak). Ikuspuntu paraktikoa landuko da, beren-beregi saiotarako prestatutako lagungarriakaz. 

Jarduera hau ez da ez familia terapia, ez familia masterra, ezta argibideen eskuliburua be, baina bitartekoak eskaintzenditu, “eguneroko bizitzan sortzen ez diran bikoteen inguruko alderdien inguruan gogoeta egiteko”.

Saioetan askotariko uneak izango dira: bakarkako gogoeta, bikotean alkarrizketan jarduteko tartea eta seme-alabakaz lan egiteko aukera.

Familien erlojua

Ekitaldi barriaren aurkezpena:

  • Azaroaren 28an, 18:30etan, jesuiten Indautxuko ikastetxean (zubi-eraikina; Areiltza Doktorea, 32. Bilbao). Haurtzaindegia jarriko da.

Gehiago jakiteko eta izena emoteko, telefonoz deitu edo mezua bialdu:

Familien erlojua