09-12-2024 Lunes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Familia eta Helduak 5 Familien erlojua martxan jarriko da
05.11.2024

Familien erlojua martxan jarriko da

“Familiaren erlojua”, familia bakotxaren, edozein izanda be bizi dauan une eta inguruabarrak (askotariko familiak, banandutakoak, seme-alabakaz edo hainbarik ), egitasmoa bultzatzeko bitartekoa da.

Familia “orduan jarteko” sasoia

Hauxe da ‘familien erlojuaren’ jardunbidea: sei saio domeka goizez, jentea batzartuz (datak taldeak zehaztuko ditu); ikuspuntu praktikoa izango dau eta beren-beregi prestatutako lagungarriak landuko dira. Gogoeta pertsonalerako tartea izango da, bikoteka alkarrizketan jarduteko eta seme-alabakaz jarduteko aukera.

Bilboko Loiola Zentroak, Arrupe Alkartea kristau bizitzarako alkarteak (CVX) eta Bilboko Eleizbarrutiak (Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako helduak-familia arloa) antolatu dabe jarduera hau.

Ekitaldi barriaren aurkezpena:

  • Azaroaren 28an, 18:30etan, jesuiten Indautxuko ikastetxean (zubi-eraikina).

  • Areiltza Doktorea, 32. Bilbao
  • Haurtzaindegia jarriko da.

Gehiago jakiteko eta izena emoteko, telefonoz deitu edo mezua bialdu:

Ekitaldi barrirako prestatutako kartel eta triptikoan be jarduera honen inguruko barri eta zehaztasunak eskaintzen dira.

Animatu eta parte hartu.

Dagokiozan artxiboa: