02-09-2025 Martes, XXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Zabalik kurtso hasierarako izena emoteko epea
02.09.2025

Zabalik kurtso hasierarako izena emoteko epea

Elizeak Itxaropenaren Jubileua ospatzen dauen urtean, Bilboko eleizbarrutiak bere 75. urteurreneko ekitaldiakaz jarraitzen dau. Ikasturte barria irailaren 27an inaugurauko da ofizialki, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, eta egun horretarako Jubileoa irabazteko tenplu bihurtuko da. Izena emoteko epea zabalik dago. Izen emotea: hemen

Ikasturte hasierako Goazen! ekimenak, irailaren 27an, Elorrion, jarraipena izango dau eleizbarrutiko lurralde osoko parrokietan domekan, hilak 28an, kursoko lehenengo kanpainea ospatuko dan egunean (Caritas eta parrokiak).

Goazen!

Goazen! ekitaldian izen- emotea (irailaren 20ra arte) ezinbestekoa da antolaketa errazteko.

Bikaritza bakotxean autobusak antolatuko dira eta garraio publikorako gomendioak emongo dira.

Honako diru sarrera honeek proposatzen dira:

  • 20€/lagun bakotxeko (autobusa, gosaria eta kopaua barru)
  • 15€/lagun bakotxeko (autobus barik)

Diru sarrera hau Bizum bitartez egitea proposatzen da edo, bestela, autobusetan bertan emotea (38094)

Izena emoteko, hemendik

Ordutegia eta ekintzak

10:00: autobusak bikaritza bakotxerako seinaladutako lekuetara iritsiko dira. Harrera eta jubileuko otoitza

10:45: bidearen hasiera – Erromesaldia (20 minutu) Sortzez Garbiaren basilikarantz

11:15: harrera plazan eta kafea eleizako atarian.

11:30 – 12:00:Tenpluan banakako autorpena egiteko aukera

12:00: sarrera basilikan – Tenpluaren azalpena

12:15: goazen motibazinoa – Elizbarrutiko plana – Sinodalidad- begirada

12:30 Eukaristia

14:00: Kopaua eleizpean

16:00 Etxera. Autobusak Elorrioko plazan