30-05-2025 Viernes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zapatuz, Getxon ospatuko da Gizarte Jubileua
29.05.2025

Zapatuz, Getxon ospatuko da Gizarte Jubileua

Frantzisko Aita Santuak 2025erako deitutako Jubileua ospatzen dihardu Eleizak. Gure eleizbarrutian,joan dan urteko abenduaren 29an emon jakon hasiera Jubileuari,  Bilboko Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ebazan prozesinoagaz eta Santiago katedralean ospatu zan Eukaristiagaz. Eta harrezkero Gizarte Jubileua ospatzen ari gara bikaritzaz bikaritza, honeetako askotariko errealitateak ezagutzeko. Martxoan izan zan lehenengo ekitaldia, I. bikaritzan, hain zuzen be Barakaldon, Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan gizarte jantokiaren aurkezpenagaz. Apirilean, IV. bikaritzan ospatu zan Gizarte Jubileua eta Durangoko Caritasen Etxepel bitartekoa ezagutu eben Datorren zapatuz, VI. bikaritzako Argia fundazinoa izango da helmuga.

Topaketa Algortako San Nikolas parrokian hasiko da, goizeko 10 ta erdietan. Handik Hirukoiztiarren Etxerainoko erromesaldia egingo da. Argia Fundazioaren lana ezagutu ahal izango dabe bertaratutakoek.

Sarritan ostonduta geratzen dan zerbitzua erakutsi gura da erromesaldi honen bitartez. VI. bikaritzan egiten dan alkartasun lanaren inguruko beste adibide batzuk be ezagutzera emongo dira jardunaldian.

VI. bikaritzatik azaldu dabenez, jarduera irekia da eta, horregaitik, batez be beste bikaritza batzuetakoei dei egiten deutsie Eleizak gizarte konpromisorako dituan beste errealitate batzuk ezagutzera joan daitezan.

Eguerdiko ordu batean emongo deutse amaiera ekitaldiari Algortako AA. Hirukoiztarren eleizan: “Konpromisoa hartuko dogu bakarka eta bialduak izango gara eguneroko bizitzara itxaropena eroan daigun”.

Argia Fundazioaren stand-a
Argia Fundazioko kideak gotzainagaz Eleizea Plazara standean

Hurrengo ekitaldiak:

Ekainak 14: Kaltzada fundazino-egoitza Gernikan (V. bikaritza)

Urriak 18: Gizakia fundazinoa Gordexolan (II. bikaritza).

Azaroak 15, Pobreen Munduko Eguna, Bilbon (III. eta VII. bikaritzak).