Arratsaldeko seietan batuko dira San Antonio ermitan gurtza egiteko: “arnasa hartuko dogu eta argiari gure barrura sartzen itziko deutsagu, biztu gagizan eta Gabon-eran jarri gaitezan”.
Ondoren, joko, jarduera eta tailerrak (apaindu bolatxoa, idatzi mezu berezia, jaiotza egin, gabon-kantak…) izango dira Olakueta plazan, batu daitezan guztientzat, eta amaitzeko, txokolate beroa.
Antolatzaileek euren deian dinoenez, “zatoz, bat egin, esan gura dozunari…, Gabonak ez diralako itxaroten, biztu baino. Eta ez ahaztu… Zeu zara gure Gabonetako opari! Gogo asko dogu alkartzeko, solasean jarduteko, barre egiteko eta sasoi hau hain berezi egiten daben une bakun eta handi horreek zuokaz bizitzeko. Berrizen ikusiko dogu alkar eta alkarregaz biztuko dogu Gabonen magia!







