03-03-2026 Martes, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Zine-foruma “Semillas de Kivu” pelikulagaz, Indautxun
03.03.2026

Zine-foruma “Semillas de Kivu” pelikulagaz, Indautxun

Euskal Eleizbarrutietako Misinoen kanpainaren testuinguruan, “Semillas de Kivu” dokumental zirraragarriaren inguruko zine-forum a egingo da datorren martxoaren 18an, 18:30etan, Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian. Dokumentalean, Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean, urteak joan, urteak etorri, indarrean dan gatazka armatuaren erdian zuzentasun, duintasun eta itxaropenaren alde borrokatzen diharduen emakumeen errealitatea agertzen da. Sarrera doan.

Hainbat protagonistaren lekukotasunaren bidez, erresistentziaren, gizarte konpromisoaren eta alkartasunaren ahal eraldatzailearen inguruan gogoeta egitera dei egingo da.

Ekitaldian, On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da eta Kongoko Errepublika Demokratikoko lagun bik parte hartuko dabe: Berdard Lokavu Kasongo (Kinshasa) eta Patient Batumike Baderha (Bukavu).

“Semillas de Kivu” dokumentalak 2015eko otsailaren 8an ospatu ziran Goya sarien 39. ekitaldian film labur dokumental onenari emoten jakon saria jaso eban.

HItzordua dogu, beraz:

Karmengo Ama parrokiako (Indautxu) areteo nagusian

Martxoaren 18an, eguaztenez, 18:30etan

SARRERA DOAN

Honan etiketatuta: