04-02-2026 Miércoles, IV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Zuhaitz Egunaren XIII. ekitaldia, itxura barriaz
04.02.2026

Zuhaitz Egunaren XIII. ekitaldia, itxura barriaz

Bihar, otsailak 5, Seminario Zentrum dalakoak eta osotzen daben enpresek jasangarritasun, bardintasun eta gizarte bakeagazko hitzarmena gauzatzeko egiten dan urteroko ekitaldia ospatuko da 13:00ean. On Joseba Segura gotzaina eta Esther Apraiz Derioko alkatea bertan dirala ospatuko dan Zuhaitz Egunaren hamahirugarren ekitaldia aldi barriaren abiapuntu lez iragarri da.

Seminario Zentrum dalakoaren inguruan dan Adiskidetasunaren basoa eta eraikineko bertako bizitza eremu bikain bihurtuko dira barriro be Zuhaitz Eguna ospatzeko.

Hamabi urtez etenbarik hasiz, zuhaitz barrien landaketaren ostean 300 baino gehiago egongo dira basoan. Lursaila finkatutako ekosistema bihurtuko dauan gertaera esanguratsua izango da. 

Halanda be, ekitaldia ingurumenaren aldeko keinua baino zerbait gehiago da. Babesletzaren bidez bat egin daben enpresa, erakunde eta partikularren topagune berezi bihurtu da, xede bategaz: birsortze natural eta bizikidetzarako ikur bizia hazarazo.

Javier Onaindia eleizbarrutiko irratietako zuzendariak gidatutako ekitaldian izango dira On Joseba Segura gotzaina eta Esther Apraiz alkatea. “Zuhaitza bihotzean” autorpena banatuko da, alkartearen eta bere inguruaren garapenerako ezinbesteko laguntza emon dauan enpresa eta norbanako bati. 

Hitzordua Santa Agata egunez

Zuhaitz Eguna Santa Agata egunaren inguruan ospatzen da eta jardunaldiari amaiera emoteko mahaiaren inguruan batzen dira eraikineko langileak eta zuhaitzak landatu dabezanak.

Bizkaiko Elezak, Seminario Zentrum eta herri erakundeen bidez, ondarea sortu dau: adiskidetasun eta ekosistemaren aldeko konpromisozko istorioa kontatzen dauan basoa.