09-09-2025 Martes, XXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zuzendaritza-talde barria EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sareko bost ikastegitan
08.09.2025

Zuzendaritza-talde barria EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sareko bost ikastegitan

EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sareko bost ikastegitan zuzendaritza-talde barriak jardungo dau ikasturtearen hasieratik aurrera. Honeek dira ikastetxeok: Bermeoko Sagrado Corazón ikastetxea; Elorrioko Maria Bitarteko ikastetxea; Bilboko Iparragirre Ikastola eta Begoñazpi Ikastola eta Ortuellako San Felix Ikastola. Bego Bañuelosek Merkat Bernaolaren lekua hartuko dau (Begoñazpi Ikastola), Itziar Ruizek Aitor Elorriagarena (San Felix Ikastola), Egoitz Astuyk Amaia Basterretxearena (Sagrado Corazón), Leire Fernandezek Eva Padillarena (Maria Bitarteko) y Eva Padillak Nerea Bilbaorena (Iparragirre Ikastola). Zuzendari barriek aldi barri honen ingurukoak azaldu deuskuez: 

Egoitz Astuy ( Bermeoko Sagrado Corazón)

Tikitatik izan naz ikastetxe honetan, lehenengo ikasle lez eta beranduago irakasle lez. Orain erronka barria daukat, zuzendari izatea. Pozik eta ilusinoz beteta nago, ikastetxe hau neure etxea be bada-eta. Nire esker onik beroena eleizbarutiari niregan jarritako konfiantzagaitik. Nire kargua erantzukizunez betetzea.

Egoitz Astuy (Sagrado Corazón)
Egoitz Astuy

Leire Fernandez (Maria Bitarteko, Elorrio)

Ardura eta ilusino handiz hartu dot zuzendari-kargua eta heziketa-alkarte sendo baten buru izatea da nire erronka. Erronka garrantzitsua, bai, baina aliatu asko izango dot bidean eta euren laguntzagaz dana atseginagoa izango da. Zalantza barik, danon artean ikastetxe hobea egingo dogu, horixe da-eta guztion ametsa.

Maria Bitarteko ikastetxean, balioetan heztea dogu xede, gertutasunetik buruz buruko hartu-emona izanik ikasleakaz. Eskerrak emon gura deutsadaz eleizbarrutiari niregan jarritako konfiantzagaitik. 

Leire Fernandez (Maria Bitarteko)
Leire Fernandez

Eva Padilla Agirre (Iparragirre Ikastola. Bilbao)

Bizitzako etapa bat itxi eta beste bati emongo deutsat hasiera eta horregaitik orain arte bidelagun izan dodazanak agurtzeaz batera, esker ona adierazo gura deutset. Agur esaten deutsat neure etxetzat dodan Maria Bitarteko ikastetxeari. Hemen igarotako urteak funtsezko izan dira nire bizitzan. Esker onez beteta noa, eta makina bat oroitzapen, erronka, ikaskuntza, esperientzia eta bizipen daroat neugaz, ikasleakaz eta familiakaz bizi izandakoak, guztiak inspirazino eta ikaskuntza izan diralako eta profesional lez eta pertsona lez hazten lagundu deuselako. 

Esker ona titularrari hasieran zein gaur egun, niregan eta bidelagun izan dodazan guztiengan sinisteagaitik.

Apaltasunez, hazteko eta ikasteko gogoz hartzen dot Nerea Bilbaoren lekukoa neure ibilbide barria egiteko Iparragirre Ikastolan. Hemen beste familia bat dot zain, erronka eta aukeraz beteta, izan be, egundoko oparia da EBI sareko kide izatea. Eskerrik asko hainbestegaitik. 

Eva Padilla (Iparragirre)
Eva Padilla

Bego Bañuelos (Begoñazpi Ikastola. Bilbao)

Bego Bañuelos naz eta Begoñazpi Ikastola beti nire etxea izan da. Hementxe egin nebazan oinarrizko ikasketak eta berton garatu ahal izan dot nire ibilbide profesionala. Begoñazpik nire bizitza profesionala zein pertsonala markatu egin dauala esan neike. Azken sei urteotan zuzendaritza-taldeko kide izan naz Lehen Hezkuntzako arduradun lez. Esperientzia aberasgarria izan da, erronkaz betetakoa, arlo profesionalean hazteko eta ikasteko aukera emon deustana. Esker ona adierazo gura deutsat lehenengo eta behin hamar urtez zuzendari izan dan Merkat Bernaolari niregan jarritako konfiantzagaitik. Ilusinoz eta erantzukizunez hartzen dot neure gain egiteko hau, niregandik espero ana emoteko eta ikastolaren alde onena emoteko asmoagaz. 

Eskerrak emon gura deutsadaz gotzaitegiari niregan pentsatu eta aukera hau emoteagaitik. Bide barri honetan, talde-konpromisoa eta lana ezinbesteko izango dira nire egitekoan. 

Bego Bañuelos (Begoñazpi)
Bego Bañuelos

Itziar Ruiz (San Felix Ikastola, Ortuella)

San Felix ikastola neure etxea dala esan neike. Bertan hasi nintzan ikasle laz eta bertan garatu izan dot nire bokazino profesionala. Horregaitik, ilusinoz beteta ekingo deutsat egitasmo zoragarri lez aurkezten jatan erronka barri honi.

Orain dala 21 urte inguru haur eskola zabaldu zanetik izan naz heziketa-alkarte honetako kide eta irakasle lez hazi egin naz bertan, Lehen Hezkuntzan zein Haur Hezkuntzan eta koordinatzaile eta ikasketa-buru be izan naz. Inspiratzen gaituen baloreak gidatzat hartuta, emondako urrats bakotxa, ikaskuntza izan da. Eskerrik asko zuzendaritza-taldeari, irakasle-taldeari eta lagundu deusten pertsona guztiei, ez naz sekula bakarrik sentitu lanean, etxean sentitu naz. Guztien laguntasuna ezinbesteko zan da nire egitekoetan. Esperientzia honi esker, heziketa hurkotasun, begiramen eta guztion lankidetzagaz eraikitzen dala ikusi dot argi eta garbi.

Sen beraz hartzen dot neure gain heziketa-egitasmoaren aitzindari izateko erronka. Nire lana alkarte osoarentzat baliagarri izatea da helburua, San Felix Ikastolan egiten dan lanari ekarpena egitea. Bat eginda jarraituko dogu lanean San Felix hazteko, ikasteko eta zorioneko izateko ikastetxe eredugarri eta barritzaile izan daiten pertsona bakotxarentzat.

Itziar Ruiz (San Felix)
Itziar Ruiz
Bego Bañuelos,