27-01-2023 Viernes, III semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Acción Pastoral 5 Urriak 7, lan duinaren aldeko jardunaldia
07.10.2022

Urriak 7, lan duinaren aldeko jardunaldia

Hoy, la Iglesia celebra la Jornada por el Trabajo Decente. Pastoral Obrera de la Diócesis de Bilbao realiza una llamada para las 19.00 h, en la parroquia San Nicolás de Bilbao. Allí comenzará una marcha hasta la catedral de Santiago donde se pedirá públicamente por la defensa de un trabajo digno y contra la precariedad. Se solicitan 500 mil firmas para 500 mil personas esenciales que están en situación irregular y una ley que mejore las condiciones laborales y la seguridad social de las trabajadoras domésticas.
Zorione Fundazuri, Bilboko Elizbarrutiko Lan Pastoraltzako kidea da. Lan duinaren aldeko aldarrikapen ozenagoa egiten dan egun honetan, jardunaldiaren zergaitiak azaldu ebazan Bizkaia Irratian.

Gaur urriak 7, arratsaldeko zazpiretan Lan pastoraltzak San Nikolas eleizearen aurrean egoteko deialdia egiten dau. Bertan hasiko da martxea alde zaharretik, katedraleraino lan duinaren alde eskatzeko.

Aste honetan, Bizkaia Irratian, Zorione Fundazurik, Lan Pastoraltzako kideak egunaren nondik norakoak azaltzen dauz:

Zergaitik jardunaldi hau ?

2015ean hasi ginan aldarrikatzen egun hau Bilboko Elizbarrutian eta aurreko urteetan pausoak batu edo giza kate bat egin zan. Aurtongo helburua da pausoak batzea. Horretarako dorsal bat atara da urriaren zazpiaren zenbakiagaz.

Azken baten, behar duinaren alde aktibo izatea eskatzen dozue?

Hori da. Sinisten dogu lanak ezin dauela heriotzarik ez istripurik ekarri. Lanak bizitzen lagundu behar dau.

Holako egun baten aurrean zer jatortzu burura?

Egin diran gauza batzuk gogoratzen doguz, gauza onak, behar duina lortzeko bide horretan baina baita be egiteko dagozanak be. Batzuk aipatzearren. Gauza onen artean esango neuke, etxeko langileen egoera arautzen dauan legea egon badagoala. Orain arte pertsona horreek ez eukien langabezia kobretako eskubiderik eta orain bai.

Bestalde, lan merkatuaren erreforma arautzen dauan legeak be aldi baterako lana barik kontratu mugagabeak bueltatzen dauz eta aitatzekoak dira Caritasen estiloko erakundeak bultzatuta, gizarte integraziorako hainbat enpresa be badagozala.

Baina zer dago ondino egiteko? Ikuskaritza gehiago egotea behar lekuetan segurtasun neurriak beteten dirala ikusteko. Bestalde, azpi kontratazino ikaragarria dago eta lan baltzean dabilen hainbat etorkinen erregularizazinoa be garrantzitsua da. Emakume askok egiten daben lana etxekoak zaintzen, baldintza kaskarretan…..

Alkarrizketa osoa hemen.

Urriaren 13ra arte, lan duinaren aldeko dorsala

Aukerea dago oraindino urriaren 13ra arte dorsala jantzi eta Eleizbarrutira argazkia edo bideoa bialtzeko edo sareetan irudia alkarbanatzeko. Azken baten, zera da asmoa: lan duinaren aldeko aldarrikapen publikoa egitea. Oraindino be zer egina dago-ta arlo honetan.

“Arin-Arin Lan Duin! Avanzamos por el Trabajo decente”, goiburuaren haritik ospatuko dogu datorren urriaren 7an Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna.

Goiburuak sustagarri izan gura dau guztion ahaleginak batu daiguzan pertsona guztientzako gizalegezko lanaren aldeko eta laneko behin-behinekotasunaren aurkako borrokan.  Gugaz bat egin gura dozu? Gehitu zeure urratsak be! #Lekuanlekuko