22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Laura Pascual eta Unai Torrescusa, Bolivian, “misino-esperientzia” bizitzen
28.07.2023

Laura Pascual eta Unai Torrescusa, Bolivian, “misino-esperientzia” bizitzen

Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko kide diran Laura Pascual eta Unai Torrescusa Errekaldeko gazteak aste honetan joan dira Boliviako El Altora, Adsis komunidadearen eskutik misino-esperientzia bizitzera. Urduri joan dira, "baina zoriontsu, emoteko eta ikasteko aukera honengaitik". Izan be, udako esperientziak beti dira joan-etorriko, emon eta jasotzeko esperientziak. 

Unai y LaurakIpar-Hegoaldea heziketarako ikastaroan parte hartu eben eta aurton, landu eta hausnartutako guztia misino-esperientziagaz burutuko dabe.

Astelehenez, Boliviarantz abiatu aurretik, Salamancan oporrak igarotzen ari dan Nieves Gonzalez Adsis komunidadeko kidea ezagutu eben. Agurtzera hurreratu eta abuztuan UTASA zentroan bizi izango dabenaren barri emon eutsen. Nieves abuztuaren hasieran alkartuko da han eurakaz.

Itxaropenak

Los Ríos aldizkariaren azken alean (275), Laura eta Unaik hastera doazan esperientzia dala-eta dabezan itxaropenen barri emon euskuen. Boliviako El Alton jarduten dauan Adsis komunidadeko misino-taldeak hartuko ditu biak eta UTASA alkarte zentroan lagunduko dabe, batez be umeen arloan. Gazteentzat antolatutako jardueretan be parte hartuko dabe.

Laura eta Unaik hurrenez hurren 2020-21 eta 2021-22 kurtsoetan egin eben Ipar-Hegoaldea ikastaroa, hain zuzen be, “begirada zabaldu eta gure munduaren egoeraz, pobretasuna, desbardintasunak…, eragiten dabezan arrazoiez jabetzeko aukera emoten dauan eremua. Eleizaren agiriak abiapuntutzat hartu eta gogoeta egiteko eta zuzentasunaren alde dagokigun konpromisoa antzemateko eremua”.

Uda honetan, Ipar-Hegoaldea ikastaroan landutakoa zuzenean ikusi eta ezagutuko dabe. Euren esanetan, “gureak ez bezalako kultura eta bizimoduan parte hartuko dogu. Eguneroko bizitzan egiterik ez doguna egingo dogu, hau da, aurrez aurre jarri errealidade eta egoerak, geure burua garatzen jarraitu eta munduaren inguruko askotariko ikuspuntuak ezagutzeko. Guzti hori, gainera, esperientziaren irakurkea sinisteduna eginez, fedean hazten jarraitzeko eta esperientzia hau Jesusen eta bere Barri Onaren argipean bizi ahal izateko”.

Unai Torrescusa eta Laura Pascual
Unai eta Laura

Autortu dabenez, “urduri eta ikusminez dagoz aldi berean; lehenengo bidaia da atzerrira eta horrek bildur apur bat emoten deusku. Gainera, ez dakigu zelan erantzungo daben gure gorputzek, batez be bizi izango garan lekua altitude handian dagoalako, baina badakigu ez jakula laguntzarik faltako eta horrek asko lasaitzen gaitu”.

Unai Torrescusa y Laura Pascual, ya están en El Alto