Sergio Buiza I. bikaritzako lurralde bikarioak azaldu dauanez, parrokietako alkartezain barrien bialketan gertutasuna eta etxekotasuna sumatu ziran: “aurrerantzean be, Jaunaren Espirituaren indarra sentitu gurako geunke jarduera ebanjelizatzailea garateko eta fedearen bizipena sustatzeko Meatze inguruan”.
Azaldu dabenez, kurtso honetan, parrokietan banatu ziran “zintzarriak” egingo deutse lagun, nahi argi bategaz: “Lurra esnatzeko, izadia birsortzeko dei diran lez, gure alkarteen nahia irudikatu gura dabe, gure zentzumenak esnatu eta entzun daien eta gure sentiberatasuna biztu daiten, gure inguruan dardarka ari dan hainbeste eta hainbeste ezkila ezagutzeko, bereizteko eta onartzeko”.
Agurrak eta harrerak:
Ospakizunean, aurrerantzean Pastoral Barrutian izango ez diran eta beste pastoral jomugaren bat izango daben Alex Andreu eta David Garrido agurtzeko be balio izan eban. Urte luzez inguruan izandiran eta ateak itxi dabezan biziera sagaratuko alkarte biri be agur egin eutsen: Montpelierreko monja frantziskotarren Urtuellako alkarteari eta Mariaren Aurkezpena monjen Muskizeko alkarteari..
Hiru laguni egin eutsen harrera: abadeen taldeko kide izango dan Rolan Mpiari, Pastoral Barrutian laguntzaile lanetan jardungo dauan Krzysztofi eta helduak eta familia saileko arduradun izango dan Fran Albalari. Gaizka Egaña abadegaia be Pastoral Barruti honetan izango da bere heziketa aldian aurrera eginez.