Azokan, askotariko gauzak aurkitu daitekez: apaingarriak, liburuak, jostailuak, erropak… Zeozer erosiz lagundu daiteke edo diru-laguntza eginez.
Orain dala egun batzuk, Misinoetarako Begoñako parrokiako taldeko kide diran Begoña de Miguel eta Dora Iñiguezek “Radio Popular/Herri Irratian” emondako alkarrizketan adierazo ebenez, jenteak orain be lagundu egiten dau: “Burdindegi-gauzak, etxetresna elektriko txikiak, ehun-gaiak jostailuak eta etxeko gauzak batzen dira. Erropak be bai, baina egoera onean dagozanak, erosleak baldintza onetan dagozan gauzak gura ditu-eta. Gaur egungo eleberriak jasoten doguz, baina entziklopediarik ez, ez dira-eta saltzen. Nahiz eta ez ekarteko esan, ekarri egiten dabez. Gaur egun, kontsultak internetek egiten dira. Zer egin eurakaz?, galdetzen dabe”.
Aurton, argi-pantailak, bizikletak, jostailuak jaso dabez eta baita Lladro irudiak be. Euren esanetan, “urteera emon gura deutsegu. Azokaren amaieran jasoten dogun hainbat gauza Kooperari emoten deutsagu, tratatu eta barriro erabili ahal izateko. Ez doguz botatzen”.
Alkarrizketa osorik: hemen