Barriak
Carmen Bernabek "Ministerioak eta kristautarunaren jatorriak" mintegia koordinatuko dau
Zabalik da, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta, azaroaren 13an hasiko dan "Ministerioak eta kristautasunaren jatorriak" mintegian parte hartzeko izen-emotea.
Francisco de Beraskolaren beatifikazinoa, argazkitan
Zapatuz, urriak 31, bost martiri, tartean Gordexolan jaiotako Francisco de Beraskola frantziskotarra, dohatsu autortu dabez Savannahn (Georgia. EEBB). Kerman Lopez bikario nagusiak eta joan dan kurtsoaren amaieraara arte Gordexolako parroko izan zan Ernesto Bilbao hantxe izan ziran, Beraskola sendiko hainbat kidegaz batera. Azaroaren 7an, esker oneko jardunaldia ospatuko dabe …
"Mufungaren Adiskideak" fundazinoak urteko ekitaldia ospatuko dau bihar
Bihar -azaroak 3, martitzena- "Mufungaren Adiskideak" fundazinoak urteko ekitaldia ospatuko dau Abandoko San Bizente parrokiako lokaletan (Bengo-Leku), 19:00etan.
Eleiza eta zenbakiak Alkarren Barri azaroko alean
Domu Santu egunez, Alkarren Barri aldizkariaren azaroko alean, "alboko santuengan" jarri dau arreta, hau da, katekesia prestatzen dauan katekistarengan... "Horreetako inor ez da izenburuetan agertzen. Guzti horreek dira Eleiza" idatzi dau On Joseba Segurak Eleizbarrutiaren egunerako mezuan.
Francisco de Beraskolaren beatifikazinoa, zuzenean
Gaur -urriak 31, zapatua-, 11:00etan (hango ordua), bost martiri, tartean Gordexolako Beraskola auzoan jaio zan Francisco de Beraskola frantziskotarra, dohatsu autortuko dabez Savannahko katedralean (Georgia . EEBB). Eleizkizuna zuzenean jarraitu ahal izango da esteka honetan (hemengo 15:30etatik aurrera).
Gotzaina buru izango da Domu Santu eguneko eleizkizunean, Derioko kanposantuan
Bihar -azaroak 1, domeka- Domu Santu eguna da eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina burui izango da eguerdiko 12:00etan Derioko kanposantuko kaperan ospatuko dan Eukaristian. Urtean hildako pertsonen aparteko gomuta egingo da.
Bilboko Eleizbarrutiak 115.000 lagun ingururi lagun egin eutson 2025ean
Azaroaren 8an ospatuko dan Eleizbarrutiaren Eguna dala-eta, Bilboko Eleizbarrutiak 2025eko oroitza-txostena aurkeztu dau liturgia, pastoral, laguntza, kultura eta ekonomia arloko datuakaz.
Gizakiak 40 urte bete ditu mendekotasunak dabezanei lagun egiten
Bizkaiko Eleizak 40. urteurrena ospatzen diharduan Proyecto Hombre Bizkaia -Gizakia Fundazinoari eskeinitako jardunaldia ospatuko dau urtarrilaren 1ean, domekaz, Domu Santu egunez. Urteurreneko ekitaldiek azaroaren 5 eta 6an izango dabe jarraipena Deustuko Unibertsitatean ospatuko diran jardunaldi teknikoakaz. On Joseba Segura Bilboko gotzainak emongo deutso hasiera bigarren …
Bizkaiko Eleizak 7 erronka zehaztu ditu sinodo-sena sustatzeko
Urrats barria emon da Bizkaian sinodo-prozesuan. Eskuragarri da 2026-2027 kurtsorako sinodo-ekintzen mapa sortzeko orria. Horren bitartez, Eleizbarrutiko alkarte eremu bakotxak sinodo-seneko jarduketetan aurrera egiteko kurtso honetan garatuko dauan ekintza zehatza jakinarazoko dau. Azaroaren 22an, domekaz, amaituko da erantzuteko epea.
Hasi da Francisco de Beraskola dohatsu autortu aurreko erromesaldia
Ernesto Bilbao eleizbarrutiko abadea Gordexolakoa dan Frai Francisco de Beraskolaren beatifikazinoa dala-eta antoltu diran ekitaldietan parte hartzen diharduan Bilboko eleizbarrutiko ordezkaritzetako bat da. Ernestok Georgia-EEUUtik bialdutako kronikan azaldu dauanez, hasteko katedrala bisitatu eben Savannateko eleizbarrutiko kantzilerrak lagunduta. Migratzaile frantsesek …



