Ehunka lagunek egingo dau Bolibar eta ZIortzako monasterioaren arteko bidea. Jardunaldia, zati bitan banatuko da. Lehenengoan, kilometro bi eskas dituan ibilbidea egingo da oinez isilik eta otoitz giroan.
Ibiltariei Euskadin ekologiaren banderaz baliatuz egindako atentatuen hainbat biktimaren izenak jasoten dituan orria banatuko jake ibilbidean gogoeta egin daien. Zaldibarko zabortegian hil ziran lagun biak be gogoan izango dabez. Basoan lanean egozala hildakoak edo inguruko enpresetan lindane edo amiantoaz kontaktua izan ebenak be gororatuko dira.
Bilboko gotzainaren harrera
Goizeko 10:30ak inguruan, On Joseba Segura Bilboko gotzainak ondo etorria egingo deutse partaideei zistertar monjeen monasterioko eleizan.
Bake Topaketan, joan dan domekatik Basurtuo ospitalean dagoan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua gogoratu eta bere alde otoitz egingo dabe. 2019ean, On Joan Maria Uriartek bake eta adiskidetzeari buruzko berbaldia eskaini eban Zornotzan ospatu zan bakearen aldeko topaketan.
Jarduerak Ziortzan
Harreraren ostean, Galo Bilbao bake eta adiskidetzerako Bilboko Eleizbarrutiko batzordeko kide eta Deustuko eta Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasleak Berbaldia eskainiko dau: “Bakea, biziaren zaintza eta ekologia”.
Monasterioaren inguruan hainbat eremu atondo da energia-ahultasunaren inguruan sentiberatasuna bizteko eta izadiaren begiespenerako.
Topaketari amaiera emoteko, ospakizuna izango da eleizan