22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Stabat Mater” ongintzako kontzertua frantziskotarren Iralako eleizan
21.03.2024

“Stabat Mater” ongintzako kontzertua frantziskotarren Iralako eleizan

Etzi -martxoak 23, zapatua-, frantziskotarren Iralan daben eleizan musika-emonaldia izango da eta Giovanni Battista Pergolesiren "Stabat Mater" lana interpretatuko da. Sarrera doan da eta jaso daitezan diru-laguntzak frantziskotarren gizarte eta misino ekintzetarako izango dira. 

Lourdes Martínez da emonaldiaren sustatzailea. Lourdes Bilbokoa da, Irala auzokoa eta orain dala 25 urte hasita bere bizileku dan Milaneko Teatro alla Scalla koruan abesten dau. Bere esanetan, “aspalditik neukan fraileei euren gizarte eta giza lanean laguntzeko gogoa. Hauxe da unea, Garizuma-aldian, Pergolesiren Stabat Mater lanagaz”.

Lourdesek azaldu dauanez, bere familiak lotura estua izan dau beti Iralako frantziskotarrakaz eta eurek egiten daben lanagaz, “horregaitik, neure borondatez antolatu dot kontzertu hau Garizuma-aldi honetan”. 

Ekimen hau aurrera eroateko, Doru Artenie musika-zuzendariaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) orkestraren laguntza izango dau. Lourdes Martinezek soprano lez abestuko dau eta Amor Perezek kontralto lez. Biak dira Milaneko Scala koruko kide.