Estibalizeko Andra Mari santutegia Gasteiztik zortzi kilometrotara dago.
Monasterioa
XI. gizaldian emoten da fraile-komunitate baten barri. 1138an, Naiarako monje beneditar klunitarren esku itzi zan. Gero, arte erromanikoko benetako harribitxi dan eleiza erromantikoa eraiki zan.
Estibalizeko Andra Mari
Estibaliz izena latineko “Aestivalis” dalakotik datorrela emoten dau: “onibar edo erromatar fundusa”. Beste batzuen ustez, “leku lasaigarria” izendatzen dau eta ‘Esua-Ibaliz‘ euskal sustraira joz, “eztia bezain gozo” adierazoko leuke.
1923.eko maiatzaren 6an, Estibalizeko Ama Birjina arabatar guztien erregina eta ama lez koroatu eben. eta 1941.eko irailaren 14an, Pio XII.a aita santuak Arabako zaindari izendatu eban Estibalizeko Ama Birjina.