On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzainak ezin izan eban parte hartu, baina mezua bialdu eban, Larrauriren lanagaitik eskerrak emonez, kristau alkarte horretan “fedea ospatzen eta barri ona zabaltzen” jardun izan daualako.
On Joseba Segura gotzainak hil barri dan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuaren berbak gogoratu ebazan. Uriarteren esanetan, “arrakasta” hitza ez da ebanjelioan agertzen. Horren haritik, gotzainak esan ebanez, “holakoxea izan da gure lana azken urteetan: nasaia, xumea, apala, zarata bakoa, Jaso eizuz ondo merezita dozun esker ona eta txaloak”.