Esker oneko meza Zabalako San Rafael Goiaingerua parrokian
Barikuz, On Joseba Segura gotzaina buru izan zan San Rafael parrokian beste abade batzukaz batera ospatu eban Eukaristian. Hasieran, tenplu hau kapera izan zan eta 1956an, parrokia bihurtu zan, auzoa hazi egin zanez, beharrezkoa zalako inguruko eleiztarrei arreta eskaintzeko. Gaur egun, alkarteak sendotzeari begira Pastoral Barrutia eratu eta parrokiak eta gainerako erakundeak batzu diranean, parrokia izateari itzi eta kapera izatera bueltatu da barriro be. Ez da kulturako itxiko eta horregaitik aparteko egunetan eleizkizunak egingo dira bertan.
Jesusen Bihotzaren eguna Sestao Pastoral Barrutian (PB)
Joan dan barikuz, ekainak 7, Jesusen Bihotzaren egunez, Sestaoko Jesusen Bihotza parrokian Eukaristia ospatu zan Sergio Buiza lurralde bikarioa buru zala. “Maitasunez betetakoeleizkizuna izan zan; gure bihotza Jainkoak emoten deuskun maitasuna dala-eta zelan dan aztertu ondoren, alkartearen muina dan bihotz bakarrean batu ginan”.
Corpus Christi parrokiako gazteen taldeen kurtso amaiera
Barikuz amaitu zan kurtsoa Bilboko Corpus Christi parrokiako gazteen taldeentzat, eleizan ospatu eben esker oneko ekitaldiagaz. “Kurtsoagaitik eskerrak emoteaz gainera, gutako bakotxak esker ona adierazo geuntsan Jesusi, norberarentzat garrantzitzua dan guztiagaitik”.
Sendotzak Indautxuko Karmeneko Ama parrokian
Hainbat gaztek, heziketa-prozesua burutu ondoren, sendotza hartu eban joan dan zapatuz Bilboko Indautxuko Karmeneko Ama parrokian. Fernando Marcos III-VII bikaritzetako lurralde bikarioa izan zan buru eleizkizunean.
Omenaldia Ander Manterolari Zeanurin
Atzo -domeka-, Andra Mari parrokian
Eleizbarrutiko ordezkaritza Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeko (HOAC) ordezkarien biltzarrean
Jorge Torralbo HOAC Bizkaiako presidentea, Maria Garcia Cosio Heziketa-arduraduna eta Ana Silvia Velasquez Errekaldeko militantea izan ziran batzarrean. Zapatuan bat egin eben “bakearen aldeko mundu osoko minutuko isilunea” deialdiagaz.