Gazteek eta Rafa Saez abadeak kontu handiz presatu eben Bizkaiko jubilatuek Etxebarriko San Esteban parrokiara egin eben bisitaldia.
“Jubilatuei harrera egiteko, herriaren jatorriaren eta eleizaren eraikuntzaren inguruko irakurketa dramatizatua egin genduan”, azaldu dabe parrokiatik. Nagusiengandik jasotako erantzuna biziki eskertu dabe.
Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren kurtsoko azken batzarra
Zapatu goizez ospatu zan Bilbon (Barria egoitza, Plaza Barria) gotzaina buru dala ospatzen dan Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren kurtsoko azken batzarra. Bertan, kontseilu-kideen artean azterraldia egin ondoren, aurton bultzatu gura izan dan begirada, hau da, abegia eta inklusinoa nabarmendu dituana, datorren kurtsora luzazera erabaki zan.
Beste kontu batzuk be landu ziran Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren zapatuko saioak, esate baterako, Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena eta hori ospatzeko antolatu diran jarduerak; Bilboko Eleizbarrutirako gotzain laguntzaileak izan beharko leukezan ezaugarri eta gaitasunei buruzko galdeketari emondako erantzunen ingurukoak eta datorren urteko batzar-egunak.